ALBISTEAK

  • 12 Urt, 2024

    PMUS: Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planari buruzko jardunaldi parte-hartzailea, hilaren 22an, Pozokoetxen.

    Aurreko bileratik urtebete baino gehiago igaro denean, Basauriko herritarrei hiri mugikortasun jasangarriko planari buruzko saio berri batean parte hartzeko deia egin zaie, eta bertan proposamen estrategiko bat aurkeztuko digute.

    Bilera urtarrilaren 22an izango da, 18:30ean, Pozokoetxeko Gizarte Etxean, eta aldez aurretik izena eman behar da posta elektronikoz (kualitate@kualitate.com) edo 944104849 telefonoan.

    2022an mugikortasun seguru, iraunkor eta osasungarri baten alde egindako ekarpenak jaso ote diren jakiteko zain gaude. Eta prest gaude horiek berritzeko eta/edo proposamen berriak egiteko.

    Gure aldetik, 2023an jendaurrean azaldu genuen Basauriko airearen kalitatea "legezkoa" dela, baina ez dela gomendagarria. Era berean, 2023ko apirileko osoko bilkuran adierazi genuen kezkatuta geundela gure herriak jasaten duen industria-jatorriko kutsadura atmosferikoagatik.

    Aipatu berri dugun bezala, deialdi hau gutxienez urtebeteko atzerapenarekin dator. 2023an, Basauriko Udalak ez die erantzunik eman gure informazio-eskaerei, ezta PMUS garatzeko jarduerari berriro ekiteko eskaerei ere. Ea 2024ak zer berri dakarzkigun!.

    Saio honetan parte hartzera animatzen zaituztegu!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek