MUGIKORTASUNA

img

SARRERA

Frogatuta dago ibilgailuen ihes-hodiek igorritako gasak direla «klima-aldaketaren» eta atmosferaren kutsaduraren eragile nagusiak. Nazioartean neurri ugari proposatu dira, planetari eragindako kalteei aurre egiteko. Alabaina, datuek erakusten dute ibilgailuen trafikoa gora doala urtetik urtera, astiro-astiro, eta, ondorioz, gora doaz trafikoak eragindako arazoak ere: auto-ilarak, pilaketak, zarata, atmosferaren kutsadura, aparkatzeko arazoak, energia-kontsumoa, osasun arazoak, istripuak…

Talde ekologistok bilatzen duguna da hiri bizigarriagoetan, seguruagoetan eta kutsadura gutxiago duten hirietan bizitzea. Hortik dator hirietako abidura-muga gutxitzeko aldarrikapena; izan ere, neurri horri esker gutxitu egiten dira istripuak, eta sustatu egiten da oinez zein bizikletaz ibiltzeko ohitura osasuntsua. Horrek guztiak gutxitu egiten ditu kutsadura, zarata, berotegi-gasen isurtzeak eta erregaien kontsumoak; eta, ondorioz, merkataritza-balantzea hobetu, eta finantza-baliabideak aurrezten dira —beste xede sozial batzuetan erabili ahal izateko—.

Berotegi-efektudun isurtzeak gutxitzeko talka-plana egin behar da, eta, horren baitan: isurtze-foko garrantzitsuenak identifikatu, eta isurtze horiek gutxitzeko jarduketa-planak diseinatu behar dira; eta oinezko, bizikleta bidezko eta garraio publiko bidezko mugikortasuna sustatzeko neurriak bultzatu behar dira, ibilgailuen erabilera gutxitzeko.

Mugikortasun jasangarria proposatzen dugu, ibilgailu pribatu bidez behar ez diren bidaiak gutxitzea, eta lehentasuna ematea ingurumena gehiago errespetatzen duten beste garraiobide batzuei. Horretarako, garrantzitsua da bidaiatu behar duten pertsonei alternatiba kalitatezkoak, praktikoak, erosoak eta merkeak eskaintzea.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek