AZPIEGITURAK

img

SARRERA

Hiru garraio-azpiegitura handi daude aurreikusita gure herriaren etorkizunerako: Abiadura Handiko Tren polemikoa; hegoaldeko trenbide-saihesbidea; eta hegoaldeko saihesbidea.

Mugimendu ekologista AHTren aurka agertu da argi eta irmo, azpiegitura horrek dakarren xahubide ekonomikoa eta ingurumen inpaktua direla eta. Gaur egun proiektua lozorroan badago ere, botere politiko eta ekonomikoa dutenak berau berpizten eta amaitzen saiatzen ari dira, kosta ahala kosta. Aurrerabidearen gurpil zoroan murgilduta, krisiak geldiarazita, planifikatzaile handiek plan magiko alternatiboa fabrikatu zuten, AHTa Bilboraino sartzeko: AHTren trenbidea batzea Urduñatik Bilbora doan aldirien linearekin.

Herriak eta hiriak zeharkatzen ditu tren bidezko salgaien garraioak, eta horrek hainbat ondorio dakarzkie bertan bizi direnei. Horrela, bada, Superportutik datorren garraio mota hori Bilbo-Urduña linearekin nola uztartu konpondu beharko luke hegoaldeko trenbide-saihesbideak. Tokiko administrazioek konponbide alternatiboa babestu beharko lukete, balizko loturak herrigunetik aterako lituzkeen alternatiba, hain zuzen ere.

Hegoaldeko saihesbidea (SUPERSUR) da beste makroproiektu horietako bat: kanpoaldetik saihesbidea proposatzen du —teorian, Bilbo inguruko garraioari konponbidea emateko—. Ordea, egindako zatia zabaldu, eta bertatik zenbat ibilgailu doazen ikusi eta gero, argi geratu da Supersur-a ez dela benetako alternatiba bat. Proiektu hori gelditu behar da, eta baliabideak xahutzeari utzi.

AHTren aurka jardun behar da, eta udalerrietako loturen aurka ere bai. Hegoaldeko trenbide-saihesbideari ere alternatiba bilatu behar zaio, herriguneetatik kanpo.

SUPERSURari (hegoaldeko saihesbideari) aurka egin behar zaio.

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek