HISTORIA

1983an jaio zen Sagarrak, ingurumenari, gizarteari eta osasunari lotutako zenbait konturekin kezkatutako lagun multzo bat elkartu zenean. Urte hauetan guztietan zehar izandako bilakaeraren ondorioz aldatu egin gara, aurrean ditugun arazo eta erronkak bezalaxe. Ordea, mantendu egiten ditugu jatorrizko gure nortasuna eta xedeak.

Ekologistak gara, eta ekologismoa bizitza-filosofia gisa ulertzen dugu: pertsonak Naturaren parte gara eta, beraz, harekin bat eginda bizi behar dugu, munduan desorekarik eragin gabe. Gai ugari jorratu ditugu, sortu ginenetik hona. Hasieran, informazioa emateko xedez lan egiten genuen, batez ere; gerora, apurka-apurka, lan egiteko, zenbait kontu salatzeko, erreibindikaziorako eta alternatibak proposatzeko esparruak sortzen joan ginen.

1987an «Osasun Eskola» sortzea erabaki genuen, pertsonen garapena sustatzeko eta osasuna berreskuratzeko baliabide naturalak erabilita. Gero, Basajaun Koordinakunde Ekologista sortu genuen, beste talde ekologista batzuekin batera: asanbladetan antolatutako taldeok osatzen genuen, eta mugimendu ekologistaren independentzia sustatzen genuen, hierarkiarik gabe. Horrekin batera, Bizkaiko Erreka Plataforma antolatzen lagundu genuen. Handik denbora batera, Erreka Plataforma Ekologistak Martxan bihurtuko zen; oinarrizko mugimendu ekologista batzen du taldeak, eta hortxe gaude gu ere. Zenbait kanpaina eta mobilizaziotan laguntzen dugu.

Militarismoaren aurka agertu gara beti, eta, horren eraginez, NATOren aurkako taldeekin, KEMekin (Kontzientzia Eragozpenaren aldeko Mugimendua), Zerga Eragozpenaren aldeko Asanbladarekin, eta abarrekin aritu gara elkarlanean, arma-fabriken aurkako kanpainak burutzeko, insumisioaren alde jarduteko... Terapiak askatasunez hautatzeko eta osasuna autogestionatzeko gure etengabeko aldarrikapenak, bestalde, Sumendi Elkartea sortzea bultzatu eta horretan laguntzera eraman gintuen, 1986an. Osasun gizatiarragoa eta ekologikoagoa izatea ahalbidetuko duten alternatibak bilatzen dituzten norbanakoak eta elkarteak batzen ditu Sumendik.

Azken urteotan zenbait kontu landu ditugu, besteak beste: kontsumo arduratsua (ekomerkatuak; truke-azokak; Ekhi txanpon sozialaren aldeko lana; kontsumo-taldeak sustatzea), mugikortasun jasangarria, agroekologia, hondakinak, eta frackingaren, TTIParen edota mozal legeen aurkako kanpainak. Aipatutako guztiaz gain, bertoko espezieak landatzen ditugu aldian behin, eta, horren bitartez, ingurumenaren alde lan egiteko boluntarioen sarea sustatzen dugu. Kultur izaerako beste ekimenetan ere laguntzen dugu, adibidez: Korrika eta Basaurin Be Bagara (euskararen erabilera sustatzeko), edota Liburuaren Eguna (truke-ekimenekin).

Jardueren laburpena: 2014- 2015

KONTSUMOA:

  • Sagarrak kontsumo-talde bat abiaraztea.
  • EKHI txanpon sozialaren aurkezpena BASAURIN (Bizkairako tokiko txanpona).
  • Jardunaldia: elikadura, bioterapiak eta ingurumena haurren garapenean.
  • Ekozinemaldia 2014 (7. edizioa): martxoaren 17tik 23ra.
  • Liburuak libre, «Liburuaren Eguna».
  • Aurkezpena: Las personas primero liburua. Idazlea: Yayo Herrero.
  • Hitzaldia: «Zarata gure ingurunean: naturan eta gure osasunean duen eragina».
  • «Enredándonos», kontsumo arduratsu eta eraldatzaile sarea sortzeko nazioarteko topaketak, Medellín (Kolonbia).
  • Energia berriztagarria merkaturatzen duen GOIENER Koop. elkartea aurkeztekon hitzaldia.
  • Trukea auzoetako jaietan: Pozokoetxe, Basozelai eta Trukalekua Bizkotxalden.
  • 5. Merkatruekea, eta 5. Ekomerkatua.

BASOGINTZA:

  • Auzolanean egindako landatzeak.
  • Baso-jardunaldia boluntarioen laguntzarekin, Iruaretxetako haztegian (birlandatzeak, ereiteak, zapaldak antolatzea).
  • Irteera IZKIko Natur Parkera (Araba).
  • Landare inbaditzaileak kentzeko jarduna Malmasinen (Basauri).
  • Hegaztiei buruzko saio didaktikoak Bilbon.
  • Haziak eta fruituak batzeko irteera.
  • Fruituei mamia kentzea.
  • Landare inbaditzaileak kentzeko 2. jardunaldia.
  • Etxebarrin landare-hesia sortzea.
  • Haziak batzeko tailerra Gaztelu Ikastetxean.

AGROEKOLOGIA:

  • Prestakuntza jarduera: Agroekologia ikastaroa Etxebarrin.
  • Hiri-ortuaren hastapenak, gazteentzako ikastaroa Etxebarrin.
  • Etxebarrin hiri-ortu ekologikoen boluntarioen sarea abiaraztea.
  • Eskola-ortu ekologikoa martxan jartzea Kukullaga Ikastetxean, ETXEBARRIN.
  • Prestakuntza jarduera: hiri-ortu ekologiko ikastaroa, Basozelai Gizarte Etxean.

KUTSADURA:

  • Hitzaldia: «Agrietando el futuro. La amenaza de la fractura hidráulica». Zertan datza arbel-gasa fracking-aren bidez ustiatzeko teknika?
  • Hitzaldiak: «Consumo tecnológico CEM».

HONDAKINAK:

  • Honako hauek erabiltzeari buruz informatzea:
    • 5. edukiontzia. KANPAINA: «ZERO ZABOR – BASURA 0». Pozokoetxe, BASAURI.
    • 5. edukiontzia. KANPAINA: «ZERO ZABOR - BASURA 0». Etxebarri.

MUGIKORTASUNA:

  • «Basauri 30 km/h-an» kanpaina.
  • Ibilbidea herrian zehar, «Basauri 30 km/h-an» kanpainaren alde.

BESTE BATZUK:

  • Euskal Eskola Publikoaren jaia.
  • Basaurin Be Bagara.

KONTSUMOA:

  • Tokiko txanpona jarri genuen martxan, eta Basaurin EKHI txanpona erabiltzeko zirkuitua antolatu genuen (25 denda).
  • Ekozinemaldia 2015 (9. Edizioa), martxoaren 25ean eta 26an. «Fraking»
  • «Lluvia de libros», liburuak libre Basaurin.
  • Aurkezpena: Alimentación inteligente, Cocina saludable! liburuaren aurkezpena. Idazlea: Antonio Palomar.
  • «ENREDÁNDONOS» kontsumo-sarea sortzeko nazioarteko topaketa, Donostian.
  • Goienerrekin elkarlanean, haritz bat landatu genuen bazkideen azken asanbladaren aztarna ekologikoa murrizteko.
  • Oligopoly OFF: empieza la revolución energética ciudadana dokumentalaren aurkezpena.
  • «ALTERNATIVA» Globalizazioaren aurkako Alternatibaren Mugimenduaren topaketan parte hartu genuen. Urrian izan zen, Bilbon.
  • TRUKE azokaren 2. edizioa Basozelaiko Jaietan, eta 2. Trukalekua Solobarrian.
  • 6. Merkatruekea eta 6. Ekomerkatua.
  • Hitzaldia: «Cumbre del Cambio Climático en París, amenazas ambientales y TTIP», Bilbon eta Basaurin.

BASOGINTZA:

  • Malmasinen bertako arbolak landatzea.
  • Baso-jardunaldia boluntarioen laguntzarekin, Iruaretxetako haztegian (birlandatzeak, ereiteak).
  • ETXEBARRIKO landare-hesian mantentze-lanak egitea.
  • Haziak batzeko tailerra Gaztelu Ikastetxean.
  • GAZTELU Ikastetxeko ikasleek landareak Iruaretxetako haztegira eramateko irteera.
  • Guraso Elkarteak eskatuta, Etxegarai Ikastetxean (Basauri) eskola-ortua sortzeko proposamena aurkeztea.
  • Mikologia-txangoa. Perretxikoak batu eta sailkatzea.

AGROEKOLOGIA:

  • Aurkezpena: «Agroekologia, han eta hemen». Tokiko ekoizpen alternatiboa Medellínen (Kolonbia) eta Urduñan (Bizkaia).
  • Irteera agroekologikoa Urduñara (Bizkaia).
  • Etxebarriko ortu ekologikoen boluntarioen Batzordea dinamizatzea.
  • Kukullaga Ikastetxeko (Etxebrri) eskola-ortua irekitzea.
  • Udaberriko hiri-ortu ekologiko ikastaroa Basozelai Gizarte Etxean (Basauri).

KUTSADURA:

  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Batzordeari laguntza ematea eskoletako eremu elektromagnetikoei buruz, Solokoetxe DBHko (Bilbo) gurasoekin batera.
  • Hitzaldiak: «Eremu elektromagnetikoak gure egunerokoan».

HONDAKINAK:

  • 5 edukiontzia nola erabili azaltzeko erakusketa, eta eskuorriak banatzea, «ZERO ZABOR – BASURA 0» kanpainaren barruan. San Migeleko Jaietan 5. edukiontzia erabiltzeko gonbit egitea, produktu ekologikoen merkatuan.
  • 5 edukiontzia nola erabili azaltzeko erakusketa, eta eskuorriak banatzea, «ZERO ZABOR – BASURA 0» kanpainaren barruan. Basauriko Jaietan 5. edukiontzia erabiltzeko gonbit egitea, San Isidro plazan (BASAURI), eta zerbitzua Basauri osoan jartzeko eskaera egiteko sinadurak batzea.

MUGIKORTASUNA:

  • Basaurin 30 km/h-ko abiaduraren aldeko mozioa aurkeztea eta onestea.
  • ZATOZ ARGAZKIRA!, Basaurin 30 km/h-ko abiadura ezartzearen aldeko basauriarrak.
  • Basaurin 30 km/h-ko abiadura ezartzearen aldeko kanpaina sustatzeko ibilbidea herrian zehar, gure ingurunea seguruagoa, atseginagoa eta osasuntsuagoa izan dadila aldarrikatzeko.

OSASUNA:

  • Meditazio tailerraren aurkezpena.

BESTE BATZUK:

  • Mahaingurua Basaurin alkategaiekin: ingurumen-politikak udal esparruan.
  • EKHI txanponak trukatzeko dinamizazio-saioa Nailua tetegiaren jaian; Basaurin EKHIak erabiltzen dituzten denden sarean dago tetegia.
  • Gizartearen kriminalizazioaren aurkako Plataforman parte hartzea.
  • Basaurin Be Bagara, EKHI txanpona aurkeztea.
  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek