ALBISTEAK

  • 11 Urt, 2024

    Hiri-antolamenduko Plan Orokorra. Bizkotxalde lurzatirako aldaketa.

    Kaixo,

    Atzo Basauriko Udaleko Plangintzako Aholku Batzordean parte hartu genuen, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) aldatzeko proposamena aztertzeko deitua. Bileran kareaga auzoko egoera txarrean dauden etxebizitak eta, horien ordez, Bizkotzalde auzoan eraikiko direnak eztabaidarako mahaian zegoen gaia da.

    Honekin batera doazkizue egindako ekarpenak. Proposamenak perla batzuk jasotzen ditu, hala nola:

    Sustatzaile pribatu batek onura eta errentagarritasun nahikoa sortzea "adabaki" hori garatu ahal izan dezan aldaketa egiteko arrazoi bakarra da (Kareaga Goikoa kaletik Bizkotxalde parkera etxebizitzak aldatzea. Egun, eremu horretan txakur-parke bat dago eta eta azken hamarkadan hiri-basoa sortzeko hainbat zuhaitz eta zuhaizka landatu ziren). Gogoan izan behar dugu inguruan bi ikastetxe publiko daudela eta adinentzako egoitza bat.

    Aldaketak garaje eta trastelekuen azalera eraikia 4,3 aldiz handitzea proposatzen du, eraikinaren kokapen berriarekin "pixka bat gehiago induskatzea" baino ez delako. Agerian da zein den benetazko arrazoia: errentagarritasun ekonomikoa.

    Hasierako proiektuan 80 etxebizitza tasatuak eraikitzea proposatuta bazeuden, aldaketak 46 etxebizitza libre, 29 tasatu eta 19 sozial izaerakoak proposatzen ditu. Aldaketa esanguratsua ere irabaziak bermatzeko.

    Txostenean aurkeztutako Ingurumen-balorazioak Bizkotxaldeko lurzatian dagoena balio gutxikotzat jotzen du. Obraren inpaktua saihestezintzat eta onartu beharrekotzat jo eta diseinu on batek zonaldeko "paisaia-balioa handitzea" ekarriko duela dio.

    Gure taldeak lurzati horretan dagoen landarediaren inbentarioa egin du. Erantsitako dokumentuan daukazu. (gazteleraz, soilik)

    Sagarrak taldearekin elkarlanean aritzera animatzen zaituztegu, web orrian eta sare sozialen bidez harremanetarako informazioa aurki dezakezue.


    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek