ALBISTEAK

  • 20 Aza, 2023

    Erriberako basoa berreskuratzeko jaurdunaldi arrakastatsua Basaurin.

    Laurogei bat lagunek hartu zuten parte, atzo, Basauriko erriberako basoa berreskuratzeko jardunaldian. Basauriko Udalak deituta eta LURGAIA fundazioak bideratuta, bilkura Nerbioi ibaiaren eskuinaldean egin zen, Artunduagako zubiaren ondoan.

    Bigarren urtez jarraian, Sagarrak talde ekologistak aurrekontu parte-hartzaileetan egindako proposamenari esker, boluntarioen taldea lanean aritu zen ibaiaren ekosistema naturala berreskuratzeko.

    Nerbioi ibaia asko hondatu da denbora luzez, industria-jarduerak eta haren ertzetan kokatutako herriguneek eragindako kutsaduraren ondorioz. Egoera hori larriagotu egin da eremu horretan landare inbaditzaileen hainbat espezie ugaritu direlako, hala nola fallopia japoniarra, robinia pseudoacacia eta «panparen lumeria» ezaguna (Cortaderia selloana).

    Boluntarioak buru-belarri aritu ziren ibaiertzeko basoko berezko zuhaitz- eta zuhaixka-espezieak landatzen, espezie inbaditzaileak ezabatzen (batez ere, Japoniako fallopia) eta jarduketa-eremuan hondakinak garbitzen.

    Inguru horretan bi kartel jarri dira, ibaiertzeko basoari eta espezie inbaditzaileei buruzko oinarrizko informazioarekin. Jarduera honekin ekosistema horren garrantziari eta hura berreskuratu eta babesteko beharrari buruzko informazio- eta kontzientziazio-lana osatzen da.


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek