ALBISTEAK

  • 13 Mar, 2022

    Sagarrak elkarteak bi alegazio aurkeztu dizkio Basauriko berdeguneen eta hiri-zuhaitzen ordenantzari.

    Urte luzez gure herriko berdeguneen kontserbazio lanak arautzeko udal ordenantza aldarrikatu ondoren. Berdeguneei, lorategiei, hiri-zuhaitzen babesari eta kudeaketari buruzko ordenantza alegazioak aurkezteko fasean sartzen da.

    Hasierako testuari ekarpen ugari egin ondoren, beharrezkotzat jotzen dugu azken fase honetan bi alegazio egitea.

    1.- Biodibertsitaterako interes berezia duten eremuetan sartzea Malmasin mendia leheneratzen ari diren lurzatiak.

    2.- Berdeguneak eta lorategiak kontserbatzeko eta mantentzeko lanetan hebizida toxikoak (Glifosatoa) erabiltzea debekatzea.

    20027tik 2017ra bitartean, Malmasineko "ekialdeko hegalean" baso autoktonoa leheneratzeko eta berreskuratzeko lana egin dugu, ingurumen-boluntariotzaren formatuan. Urte hauetan 10.000 espezie baino gehiago landatu dira eremu horretako jatorrizko hariztiari lotuta.

    3. artikuluan, biodibertsitaterako interes berezia duten eremuei buruzkoan, ingurumena leheneratzeko prozesuan dauden lurzati horien mugaketa, seinaleztapena eta babesa sartzea proposatzen dugu.

    Bigarren alegazioa gure berdeguneak eta lorategiak kontserbatzeko eta mantentzeko lanetan herbizida toxikoak (Glifosatoa) ez erabiltzeari buruzkoa da.Ordenantzaren 11. artikuluak lorezaintza ekologiko baterako jarduera progresiboak jorratzen ditu, eta debeku hori islatu behar du, berariaz.

    OMEk (Osasunaren Mundu Erakundeak) Glifosatoa "ziur aski kantzerigeno" produktu gisa katalogatu du.

    Europako Parlamentuaren 2009/128/EE Zuzentarauak, Plagiziden erabilera jasangarriari buruzkoak, honako helburu hauek ezartzen ditu: pestiziden erabilerak gizakien osasunean eta ingurumenean dituen arriskuak eta ondorioak murriztea... IV. kapituluan, 11. eta 12. artikuluetan, honako hau azaltzen du: Estatu kideek zaindu egingo dute plagiziden erabilera minimizatzea edo debekatzea (...), jendeak oro har edo talde kalteberek erabiltzen dituzten espazioetan, hala nola parkeetan, lorategi publikoetan, kirol-zelaietan eta jolas-eremuetan, eskola-esparruetan eta jolas-zelaietan eta osasun-laguntzako zentroetatik gertu dauden guneetan.

    Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuak Europako zuzentaraua jasotzen du eta Estatuan produktu fitosanitarioen erabilera jasangarrirako jarduera-esparrua ezartzen du. Dekretu horren arabera, kasu bakoitzean eskumena duen administrazioak zuhurtasun-printzipioa aplikatu ahal izango du, produktu fitosanitarioak eremu edo egoera espezifikoetan erabiltzea mugatuz edo debekatuz.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek