ALBISTEAK

  • 07 Mar, 2022

    Basogintzako boluntarioen jardunaldia Iruaretxetako mintegian.

    Hamar bat lagun bildu ziren igande honetan Iruaretxetako mintegian zuhaixka-espezie autoktonoak landatzeko.

    Landaketa jardunaldi honekin, azken hilabetean egindako lana osatzen dugu, ziklo natural berri bati berriro ekiteko helburuarekin. Bizi garen garai honetako zailtasunak direla eta, ezinezkoa izan zaigu haziekin lan egitea, eta, horregatik, garatzen ari garen lanari jarraipena emateko asmoz, gabia bateko edo biko landareekin hasi dugu ziklo hau. Elorrizuriak, arantzabeltzak, zuhandorrak, basaerramuak, oilakaranak, ereinotzak, gurbitzak, hurritzak... zuhaixka guzti hauen 300en bat ale landatu ditugu gure haztegian. Urtebetez egongo dira hemen, gero basoberritze kanpainetan erabiliko dira.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek