ALBISTEAK

  • 27 Ots, 2022

    Kareaga auzoa eta Montefuerte lotzen dituen bidean landare-hesi autoktonoa.hazten ari da.

    Aurreko urteetan bezala, Sagarrak talde ekologistak eta Kareaga auzo elkarteak zuhaixkak landatzeko egindako deialdiak arrakasta handia izan du. Bosgarren urtez jarraian egin da deialdi hau. Aurten, bertako 300 zuhaixka inguru landatu dituzte boluntarioek auzoa eta Montefuerte parkea lotzen dituen bidean.

    Hogeita hamar lagunek erantzun diote ekologistek egindako deialdiari eta gogotsu aritu dira goizeko hamarretatik eguerdiko ordu batera bertako espezieak landatzen.

    Hogeita hamar boluntarioek elorri zuriak, elorri beltzak, hurritzak, kortejuak, ereinotzak, arraklanak, erramu basatiak, gurbitzak eta intsusak landatu dituzte bide ertzean. Eremu zabal eta eguzkitsuetan ere bi zuhaitz espezie landatu dira: lizarrak eta serbalak.

    Urtez urte, landare-hesiak itxura hartzen du. Hilabete barru, udaberriarekin batera, hostoz jantziko dira zuhaitz hostogabeak, eta bide horretatik ibiltzea oso atsegina izango da.

    Aurreko urteetan bezala, antolatzaileek boluntarioen laguntza eskertu nahi dute. "Lan hori gabe proiektu hau ezinezkoa izango zen"-azpimarratu dute Sagarrak elkarteko eta auzo elkarteko ordezkariek.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek