EKINTZEN AGENDA

Ibaiertzeko basoa leheneratzeko jardunaldia

ANTOLATZAILEA Basauriko udala-Lurgaia
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 18/11/2023 - 9:30 etatik 13:30 etara h.
IRAUPENA 4 ordu / 4 horas
KOKAPENA puente de Artunduaga

Sagarrak talde ekologistak datorren larunbatean, hilak18, goizeko 9:30etatik 13: 30etara Ibarretako ibarrean (Artunduagako zubiaren ondoan) egingo den jardunaldian parte hartzeko deia luzatzen du.

Basauriko Udalak antolatu eta Lurgaia fundazioak koordinatutako jarduerak Sagarrak taldeak 2022ko aurrekontu parte-hartzaileei egindako proposamenari erantzuten dio. Jardunaldi honetan ibaiertzeko basoko berezko zuhaitz- eta zuhaixka-espezieak landatuko ditugu (sahatsak, haltzak, lizarrak...) eta espezie inbaditzaileak kentzeari ere ekingo diogu (panpa-lumategia, Japoniako fallopia, tximeleten zuhaixka...).

Parte hartu nahi baduzu, azaroaren 15a baino lehen eman izena helbide honetara mezua bidaliz: info@lurgaia.org

Mezuan izen-abizenak, parte-hartzaileen adina eta telefono-zenbaki bat adierazi beharko duzu.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia