EKINTZEN AGENDA

Mugikortasuna-trena: Guztiok Trenera

ANTOLATZAILEA Sagarrak Ekologista Taldea
LAN ILDOA Mobilidade eta airearen kalitatea
DATA ETA ORDUA 22/11/2023 - 18:30 h.
IRAUPENA 1:30
KOKAPENA Torre de Ariz

Basauri udalerria eta bere ingurua pertsonentzako eta salgaientzako pasabide naturala eta komunikazio-korapiloa da. Basauri Iberiar Penintsulako gainerako lurraldeekin eta Europarekin komunikatzeko eta lotzeko ardatza da.
Solasaldi honetan, pertsonen eta salgaien trenbideko garraioari buruz kezkatzen gaituzten gaiez (gaur egun igarotzen diren trenak eta etorkizunean igaroko direnak) eta salgaien garraioa gehienbat errepidez egitea eragiten duten interesez eta horrek dakartzan ondorioez (errepideen saturazioaz, kutsadura akustikoaz eta atmosferikoaz) hitz egingo dugu batez ere.
Tren-korridoreak, nodo edo plataforma logistikoak, interoperatibitatea, intermodalitatea, salgaiak trenez garraiatzearen garrantzia... zer diren eta aurreikusitako obrak ulertzen saiatuko gara: Hegoaldeko Salgaien Trenbide Saihesbidea, Europako Korridore Atlantikoa, Kantauriko Korridorea…
Horren guztiaren aurrean esaten dugu:

--> Obrak bai, baina nola egin eta nork irabazten dituen obra hauekin?
--> Azpiegiturak: eraikuntza-enpresen eta konpainien onurarako? edo guztien onurarako azpiegiturak.
--> Garraio publiko, sozial eta iraunkorraren aldeko apustua egiten dugu, zerbitzu arin eta eraginkorra eskainiko duena. Hau da, herritarren, enpresen eta erakundeen beharrei erantzungo dien garraioa.

Lan horiek guztiek berotegi-efektuko gasen deskarbonizazioa eta emisioa murrizten lagundu beharko lukete. Larrialdi klimatikoak trantsizio ekologikoa azkartzea eta ibilgailu motordunak ez diren beste garraiobide batzuk dibertsifikatzea eta lehenestea dakar:
trenbidea, bizikletentzako bideak eta oinezko joan-etorriak.
Horren guztiaren helburua lurralde-egituraketa eta gizarte-kohesioa hobetzea da.

Hitzaldi honetan, lagun hauek hartuko dute parte:
Pablo Muñoz, Ekologistak Martxan taldeko Garraio arloko ko-koordinatzailea
eta
Jose Luis Ordoñez, Tren Publiko, Sozial eta Iraunkorraren aldeko Estatuko Koordinakundeko bozeramailea.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia