ALBISTEAK

  • 28 Api, 2024

    Ibilbide Gidatua. Arrigorriaga

    Goiz eguzkitsu eta atsegin honetan 30 pertsona inguruk parte hartu dute Sagarrak - Ekologistak Martxan-ek antolatutako ibilaldi gidatuan gure ingurune hurbilena ezagutzeko.

    Arrigorriagatik abiatuta Mendikosolo parkera igo gara eta handik Abrisketako San Pedro ermitara. "Ingurune naturala pauso batera" lelopean, Arrigorriagako herrigunetik gertu dagoen inguru honetara hurbildu gara, balio natural eta historiko garrantzitsua duena.

    Horretarako, natura-ingurunearen ezagutzari dagokionez, Eduardo Renovales Ekologistak Martxan Bizkaia-ko lankidea izan dugu, eta lekuaren, bere historiaren eta toponimiaren ezagutzari dagokionez, Juanjo Agirre Malmasingo Lagunak taldeko kidearen laguntza paregabea izan dugu. Eskerrik asko bioi eta gurekin etorri zareten guztioi.

    Gure hurrengo jardueretan itxarongo zaituztegu!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek