EKINTZEN AGENDA

Arropa konpontzeko tailerra ( Maddalen Agirreren eskutik)

ANTOLATZAILEA SETEM - Sagarrak ekologista taldea
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 02/12/2023 - 10:00 h- 13:00h h.
IRAUPENA 3 ordu / 3 horas
KOKAPENA Arizko Dorretxean / Torre de Ariz (Basauri)

SETEMekin batera antolatutako tailer honetan, arropa moldaketa ohikoenak praktikoki egiten ikasiko dugu.
Ehungintzaren egoeraz hausnartzen dugun bitartean, oinarrizko tekniketara ohituko gara. Ondoren, parte-hartzaile bakoitzak ekarritako jantziak konpontzen jardungo dugu: baxuak hartzen, praken hankarteko zuloak adabakiekin estaltzen, alkandora bat gure neurrira egokituz…
Pixkanaka, horretarako beharrezkoak diren ezagutzak azaldu eta barneratuko ditugu: oihala markatu, moztu, harilkatu, lisatu, josi...
Maddalen Agirre Loinaz moda diseinatzailea da, moda jasangarrian eta formakuntzan espezializatua.
Ekarri etxetik konpondu nahi duzun arropa!
Izena eman : bilbao@setem.org

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia