EKINTZEN AGENDA

"Basauriko zuhaitz esanguratsuak" erakusketa Basozelain #basaurikoarbolak

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan, Dorretxe
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 02/05/2022 - h.
IRAUPENA 14 dias
KOKAPENA Basozelai Gizarte Etxea (Basauri)

Duela hiru urte "Basauriko zuhaitz esanguratsuak: lagunduko diguzu bilatzen?" kanpaina hasi genuen, gure herriko hiri-zuhaitzen balioa nabarmentzeko, ematen dizkiguten onura ugariak ezagutzeko eta horiek zaindu eta errespetatzeko beharraz kontzientziatzeko. Kanpaina honen esparruan, erakusketa bat diseinatu genuen, gure udalerrian dagoen hiri-zuhaiztia ezagutzeko.
Aurten, Basauriko Hiri Zuhaitzaren Aste berri baten hasiera gisa, erakusketa honetaz gozatu ahal izango duzu Basozelaiko Gizarte Etxean, maiatzaren 2tik 15era.
Animatu eta hurbildu bisitatzera.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia