EKINTZEN AGENDA

Hitzaldia: Gure baso eta zuhaitzei begirada bat iraganetik.(euskaraz) #basaurikoarbolak

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan, Dorretxe
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 12/05/2022 - 19:00 h.
IRAUPENA 1:30
KOKAPENA Ibaigane Kultur Etxea, Basauri

Ezin da iragana ulertu basoek eta hauetako zuhaitzek zuten zer esana eta zer egina ezagutu gabe. Iragarri hori erabat joan zaigu. Baditugu, ordea, atzerako begirada bat egiteko moduak: dokumentu zaharrek informazio oparoa eskaintzen digute eta toponimo edo lekuizenek baso eta zuhaitzak leku jakinetan kokatzen. Gure eskualdea besteak bezalatsukoa zen zuhaitzen munduari dagokionez baina hitz eta izenetan zenbait berezitasun antzeman daitezke.
Sagarrak Ekologista Taldeak antolatutako Basauriko Hiri-Zuhaitzaren II. Astean, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.
Zure zain gaude
Informazio gehiago:ekologia@sagarrak.org edo 94 4263769,

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia