EKINTZEN AGENDA

Ibilaldi gidatua Malmasineko oinarriko zuhaitzetatik: Basozelaitik Iruartxetara #basaurikoarbolak

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan Dorretxe
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 08/05/2022 - 11:00 h.
IRAUPENA 2h
KOKAPENA Entrada C.P Gaztelu (Basozelai)

Basauri inguruko zuhaitzak ezagutzera lagunduko diguzu? Hirugarren urtez jarraian, Sagarrak Ekologista Taldeak ibilaldi bat proposatzen dizu inguruan ditugun zuhaitz eta beste landare eta animalia espezie batzuk hobeto ezagutzeko. Oraingo honetan, gutxi gorabehera 2 orduko ibilbidea egingo dugu Malmasinen hegalaren beheko aldetik, Basozelai auzoaren eta Iruaretxetaren artean (tiro-eremua).
Ibilaldi honetan, Eduardo Renovales Ekologistak Martxan-eko gida naturalista izango dugu lagun, eta inguru horretan aurki dezakegun zuhaitzaren ezaugarriak, kontserbazio-egoera, egiten dizkiguten onurak eta aurre egin behar dieten arriskuak azalduko dizkigu. Ibilbidea amaitzeko, Sagarrak elkarteak Iruaretxetan kudeatzen duen mintegira bisita labur bat egingo dugu, bertan egiten dugun lanaren berri emateko.
Gurekin etorriko zara? Zure zain gaude!
Leku mugatua: izena eman behar da ekologia@sagarrak.org edo 94 4263769 helbideetan, MAIATZAREN 5ean IZENA EMATEKO MUGA DATA, izena, abizena eta harremanetarako telefonoa adieraziz.
Ibilbideak zailtasun txikia du, baina pista eta bideetatik joango da, oinetako egokiak eraman.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia