SARE-LANA

img

Sagarraken lanaren oinarrietako bat —gure ustez, ezinbestekoa, helburu komunak lortzeko— da ingurumenaren arloan lan egiten duten beste erakunde eta taldeekin lankidetzan aritzea.

Gure jardueraren zati handi bat Ekologistak Martxanekin batera egiten dugu, autonomia erkidegoari eragiten dioten kontuak direnean; estatu mailan, berriz, Ecologistas en Acciónekin aritzen gara.

Beste alde batetik, COVACErekin (kutsadura elektromagnetikoak eragindakoen euskal koordinadora) lantzen dugu kutsadura elektromagnetikoaren eta zenbait gailutatik (batez ere mugikorretatik, haririk gabeko telefonoetatik eta WiFi sistemetatik) jasotzen dugun erradiazioaren kontua.

Lotura estua dugu beste elkarte batzuekin ere: SETEMekin kontsumo arduratsua lantzen dugu, eta Zarensare-Enredando kontsumo-sareko kide gara —kontsumo-eredu eraldatzailea bilatzen du sareak, desazkundea sustatuko duen garapen barneratzailea, orekatua eta feminista lortzeko—; eta garapen jasangarria lantzen dugu Eko-Oizkoekin batera.

Gainera, helburu zehatzak dituzten zenbait plataformaren kide da Sagarrak,eta beste elkarte batzuekin batera lan egiten du, adibidez, gizarte kriminalizazioaren aurkako Plataforman (mozal-legeen aurka borrokatzeko), edo energia-eredu berri baten aldeko Plataforman (kontsum—alternatibak bilatzeko).

Azkenik, funtsezkotzat jotzen dugu Basauriko gizarte- eta kultura-taldeekin sarean lan egitea. Zenbait ekintza burutu ditugu elkarrekin, eta herritar guztientzako onuragarriak diren xedeak lortu ditugu. Besteak beste, ondoko hauekin aritu gara: Basauriko auzoetako auzokideen elkarteekin; emakumeen elkarteekin; kultur elkarteekin; ikastetxeekin; guraso elkarteekin; sindikatuekin; eta abar.

Zeinbait kontsumo-alternatiba babesten ditugu: Goiener Koop., energia berriztagarriaren hornitzailea; Ekhi, tokiko txanpona; Retorna, ontziak berreskuratzeko proiektua; eta hondakinak erraustearen kontrako GAIA nazioarteko sarekide gara (informazioa trukatu, eta sarearen ekintzak babesten ditugu). Azkenik, frackingaren, hondakinak erraustearen, TTIParen, Garoña berriro irekitzearen eta abarren aurkako kanpainak sostengatzen ditugu.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia