KUTSADURA ELEKTROMAGNETIKOA

img

KUTSADURA ELEKTROMAGNETIKOA

EKEUKO-COVACE kutsadura elektromagnetikoak (CEM) eragindako pertsonek eta kolektiboek osatutako koordinatzailea da. Borondatez eta interesik gabe egiten dugu lan bertan.

Hasiera batean, goi-tentsioko lineek (LAT), transformadoreek eta behe-maiztasuneko beste kutsadura-iturri batzuek sortutako problematikan zentratu genuen gure lana, baita telefonia mugikorreko antenen oinarri-estazioek igorritako mikrouhin maiztasun handiko kutsaduran ere.

Azken urteotan, beste gailu batzuek (telefono mugikorra bera, WiFi, haririk gabeko telefono finkoak, haurtxoen ohartarazleak, lapurretak detektatzeko arkuak, etab.) dakartzaten arriskuei buruzko informazioa ere herritarrei eman behar zaielakoan gaude .

EKEUKO-COVACE irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta 2001eko ekainaren 21ean legeztatu zen Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan, A/B/09276/2001 zenbakiarekin eta G95167771 IFKrekin. Erabat independentea da alderdi politikoekiko, enpresekiko eta erakunde publikoekiko.

Elektrohipersentiberatasuna duten pertsonak biltzen dituen SOS - EHS - EASC izeneko elkartea ere sortu eta babestu egiten dugu.

Hauek dira gure helburu nagusiak:

  • Osasunaren aldeko jarduera baketsuak eta legalak koordinatzea eta egitea (informatzea, sentsibilizatzea, salatzea, babestea), egunero jasaten dugun kutsadura elektromagnetikoaren aurrean, maiztasun altu eta baxukoa.
  • Edozein pertsonari edo kolektibori laguntzea bere etxebizitza edo eguneroko ingurunea edozein kutsadura elektromagnetikoko iturriren inbasiotik defendatzeko eskubidea balia dezan, batez ere elektrohipersentikorrak diren pertsonei.
  • Edozein erakunde eta eremuren aurrean EKEUKO-COVACEren helburuak planteatzea eta defendatzea.

ASOCIACION EKEUKO-COVACE ELKARTEA:
ELEKTROMAGNETISMOAGATIK KALTETUEN EUSKAL KOORDINAKUNDEA
EREMU ELEKTROMAGNETIKOEK KALTETUTAKOEN EUSKAL KOORDINAKUNDEA

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek