OSASUNA

img

SARRERA

Gizakion osasuna estuki lotuta dago gure ingurunearekin: arnasten dugun airearekin; edaten dugun urarekin; jaten dugunarekin; inguruan dugun zaratarekin… Azken berrogeita hamar urteotan, substantzia toxiko berriek kutsatu dute gure ingurumena, eta substantziok gure osasunari ere eragiten diete.

Oso zaila da argiro finkatzea «kausa/ondorio» harremanak, ingurumen-faktoreei eta gaixotasunei dagokienez: bizipen propioetan eta ikerketa zientifikoan oinarritutako ahalegin bateratuak baino ez du ahalbidetuko harreman konplexu horri buruz gehiago jakitea.

Gure bizimodua ez da oso osasuntsua. Elikatzeko, kontsumitzeko eta bizitzeko gure ohiturek gorputzaren oreka hautsi, eta gaixotu arazten gaituzte: jaten ditugun elikagaiak ez dira oso nutritiboak (azkar kozinatuak eta aurre-kozinatuak); erre egiten dugu; alkohola edaten dugu; gutxi lo egiten dugu, eta txarto; harreman txarrak izaten ditugu; lanean baino ez dugu pentsatzen; eta abar.

Bizimodu moderno hau ez dago diseinatua izaite harmoniatsua izateko, «ekoizteko» baizik. Ondorioz, gure osasuna ahuldu egiten da. Behar-beharrezkoa dugu aldaketa.

Gizakion osasuna babesteko, eta gure ingurumena osasuntsuagoa eta naturalagoa izateko ekintzak burutzen ditugu. Horren harira, osasuna zaintzeko, naturarekin adeitsuagoak diren alternatibak sustatu eta babesten ditugu.

Finean, ikuspuntu berriak jasotzen dituzten ezagutzak eta baloreak zabaltzen saiatzen gara, gure bizitza-kalitatea handiagoa eta gizatiarragoa izan dadin.

Azken berrogeita hamar urteotan, gure osasunari eragiten dieten molekula pozoitsuek inbaditu dute ingurumena: hormonei eragiten dieten produktu kimiko ugari daramatzagu odolean.

Oso zaila da ingurumen-faktoreen eta gaixotasunen arteko «kausa/ondorio» harremanak finkatzea; hala egiteko, eremu askotako adituen elkarlana behar da. Batera lan eginda baino ez dugu lortuko harreman konplexu horiei buruz gehiago jakitea eta gure osasunerako lehentasunak finkatzea.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek