BOLUNTARIOEN SAREA

Boluntarioen sarea

SARRERA

Duela lau urte gure boluntarioen lana sendotu genuen: «Ingurumena Leheneratzeko Sagarrak Boluntarioen Sarea» sortu genuen, herritarrek aktiboki parte hartu zezaten ingurumena hobetzeko eta natura-baliabideak zaintzeko lanetan.

Ordutik hona, Malmasin mendian zenbait lurzati basoberritzeko kanpainak egin ditugu: bertoko arbolak landatu ditugu eta higatutako lurrak berreskuratu ditugu. Landatutako arbolatxoak egokiro ari dira hazten.

Proiektua oso garrantzitsua izan da, eta oso emaitza onak jaso ditugu. Hori dela eta, joan den urtean Sarea ondoko udalerrietara zabaldu genuen, gero eta gehiago izan gaitezen kontzientzia hartzen goazenok, geure ardura horiei irtenbidea bilatzen diogunok eta elkarlanean aritzen garenok, gure natura-ondarea leheneratu arte.

Horrela, bada, Etxebarriko, Galdakaoko eta Arrigorriagako boluntarioak elkartu zaizkigu proiektu honetan. Gaur egun, haiekin batera hasitako basoberritzea finkatzeko eta zeregin horretan aurrera egiteko ari gara lanean.

Jarraian, Sarea beste udalerri batzuetara zabaltzeko programari buruzko memoria labur bat, eta 2007an zehar aurrera eramandako ekintzak jasotzen dituzten buletinak.

Ea gustuko dituzuen, eta gurekin aritzera animatzen zareten!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia