KONTSUMOA

img
img

SARRERA

Kontsumoa funtsezko pieza da, gizartearentzat eta ingurumenarentzat jasanezina den sistema ekonomiko honetan. Horrenbestez, ezinbestekoa da kontsumo arduratsu eta eraldatzailerantz abiatzea, alegia, kontuan hartzea produktuak ekoitzi eta garraiatzeak eragindako energia-gastua, eta merkatu globalaren aurrean babesik gabe geratzen diren lehen sektoreko ekoizleen prekarietatea.

Tokiko merkataritza babesteko plana diseinatu behar da (sentiberatze kanpainak, fiskalitatea, txanpon soziala…).

Produktu ekologikoen aldizkako azokak sustatu behar dira, eta tokiko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena.

Kontsumo-taldeak sustatu behar dira, eta eremu publikoak lagatu, taldeek zein irabazi-asmorik gabeko kooperatibek erabiltzeko.

Jaietan berrerabiltzeko ontzia sortzeko ahaleginak babestu behar dira, horrek hondakinen kopurua gutxituko luke eta.

Eremu publikoan auzo-ortuak eta hiri-ortu komunak sustatu, eta horrelakoak sortzea bultzatu behar da.

Eskola-ortuak bultzatu eta horrelakoak sortzea sustatu behar da. Bidezkoagoak diren aukeren aldeko apustua egiten dugu, hain zuzen ere, aberastasuna banatu, gure ingurunea eta gure osasuna zaindu, eta tokiko merkataritza eta ekonomia bultzatuko duten aukeren alde, non natura-baliabide gutxiago gastatuko ditugun eta gutxiago kutsatuko dugun.

HARREMANETARAKO

PRODUKTU EKOLOGIKOEN KONTSUMITZAILEAK

PROIEKTUAK

  • CONSUMEHASTAMORIR
  • FIARE
  • RETORNA
  • GOIENER
  • ME CAMBIO
  • OPCIONS
  • TRUKE
  • SARETUZ

IKUS-ENTZUNEZKOAK

  • ZENTZUZ KONTSUMITU
  • MARMALUR
  • MUGARIK GABE

SAREAK

  • NEKASAREA
  • ZARENSARE
  • ZENTZUZKONTSUMITU
  • SARETZ SAREA
  • REAS

MUGIMENDUAK

  • VIA CAMPESINA
  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek