ANTOLATZAILEA | SagarraK -Ekologistak Martxan. |
LAN ILDOA | Azpiegiturak |
DATA ETA ORDUA | 29/11/2017 - 19:00h h. |
IRAUPENA | 1:30h |
KOKAPENA | Ibaigane Kultur Etxea, Basauri. |
«Ados zaude San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxen hiri-berroneratze proiektu hau egitearekin?»
Galdera horri erantzuteko hitzordua daukagu basauriarrok, abenduaren 17an. Ordea, ados egoteko ala ez egoteko, iritzi bat izateko, gaiari buruzko oinarrizko informazioa behar dugu, eta, era berean, aukera desberdinen arrazoiak entzun behar ditugu.
Horixe da, hain zuzen, mahai inguruaren helburua, eta, horretarako, Udaleko talde politikoak eta gaia jorratu duten talde sozial guztiak (auzokideen elkarteak, sindikatuak, talde ekologistak…) gonbidatu ditugu, beren argudioen berri eman diezaguten.