ALBISTEAK

  • 06 Mai, 2024

    Undabasoko jaio eta hazten ari den baso handia bisitatu dugu.

    UndaBASO, Urdaibaiko biosfera-erreserban jaio eta hazten den basoa.

    Atzo, maiatzak 5 igandea, Muxikara (Ibarruri-Undabaso) hurbildu ginen Lurgaia Fundazioak baso autoktonoa berreskuratzeko egiten duen proiektua ezagutzera. Sagarrak talde ekologistaren eta Lurgaia Fundazioaren eskutik UndaBasoko basoan sartuko gara.

    Urdaibaiko erreserbaren erdi-erdian dagoen lurralde horretan, hamar urte baino gehiagotik baso autoktonoa sortzeko proiektu zirraragarria egiten ari da, orain arte baso-ustiapenekoak izan diren lurretan. Lana 2008an hasi zen eta, gaur egun, lan-eremua 200 hektareara zabaltzea lortu da (hektarea 1 10.000 metro karratu dira!).

    6 km-ko ibilbidearen zehar, lan-eremu asko zeharkatu ditugu. Jonek, Lurgaiako kideak, azaldu digu pinudi bat ez dela basoa, nahiz eta berdea izan. Baso batek espezie asko eta adin askotakoak izan behar dituela. Eta niretzat bitxiena zera izan da, sasiek ere helburu bat dutela jaiotzen ari den basoan; izan ere, zuhaitz gaztea zerbidoetatik babesten dute, eta bizitzeko aukera ematen diete haien azpian landatutako zuhaitz gazteei. Basoak altuera eta hostotza hartzen dituenean, sasiak desagertzen doaz argi faltagatik. Horrela, basoa aldatzen doa denboran zehar, landare-espezie batzuk haziz eta beste batzuk desagertuz. Hain gutxi gustatzen zaigun "sastraka" funtsezkoa da prozesuan horretan. Zer sorpresa, ezta?

    Lurgaiaren eskutik basoan sartu gara, basoaren hazkundearen fase ezberdinak ikusi ahal izan ditugu. Gure lurraldeko baso-kudeaketaz hitz egin dugu. Baso naturalaz, basoa osatzen duten espeziez, espezie inbaditzaileez, lurraldearen zaintzaz, segida ekologikoaz... basoan murgildurik, gure taupadak eta arnasa ingurune naturalera egokituz gai horiei guztiei buruz hitz egiteko aukera izan dugu . Birikak garbi eta burua informazioz eta ideiez beteta itzultzen gara etxera.

    Mila esker.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek