ANTOLATZAILEA | Sagarrak-Ekologistak Martxan - Dorretxe |
LAN ILDOA | Baso Ingunea / Ingurumena |
DATA ETA ORDUA | 18/02/2024 - 10:00 h. |
IRAUPENA | 3 |
KOKAPENA | Camino peatonal Parque Montefuerte (Asturias kalea) Basauri |
Hiriaren birnaturalizazioa ikuspegi ekosozial batetik hirien erresilientzia areagotzeko estrategia bat da, gizarte- eta ingurumen-funtzio ugari betez.
Espazio urbanizatuek erabateko disrupzioa dakarte prozesu ekosistemikoekiko, habitat naturalen suntsipena dakarte eta inpaktu handia sortzen dute baliabideen kontsumoan eta kutsaduraren emisioan (atmosferikoa, hidrikoa, hondakinak), beste gauza askoren artean; horregatik, gaur egun, baso-berritzea behar-beharrezkoa dela ikusten dugu.
Duela bost urtetik hona, SAGARRAKeko Ingurumen Boluntarioen Sareak, Kareagako bizilagunen elkartearekin lankidetzan, zuhaixka autoktonoa erabiltzen dugu Kareaga auzoa eta Montefuerteko parkea lotzen dituen oinezkoen bidearen ertzetako batean. Esku-hartze honen helburua babes naturaleko hesi bat sortzea da.
Seigarren deialdi hau otsailaren 18an izango da, 10:00etan, Basauriko Asturias kalearen amaieran.
Metroz bazatoz, geralekua Basauri da, Bidasoako irteera. (5 min oinez).
Jardunaldia publiko guztiei zuzenduta dago, baina adin txikikoak heldu batekin joango dira, eta beti haien ardurapean.
Plazak mugatuak dira, beraz, beharrezkoa da izena ematea:
https://forms.gle/VwXeBGwhuNTKDmy6A
Epea: otsailaren 14a.
Jarduerarako beharrezkoa den materiala, geuk eskaintzen dugu.
Gomendioak:
Komeni da kantinplora urez beteta eramatea, baita arropa erosoa, zikindu daitekeena eta mendiko botak ere.
Oharra:
Izena ematen baduzu, saiatu hitzordura huts ez egiten edo, etorri ezean, jakinarazi.
Animatu eta parte hartu! Zure zain egongo gara!