Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak eta Uribarriko zenbait bizilagunek Udalak Uribarrin eraiki nahi duen aparkaleluaren kontra protesta egiteko deia luzatzen diete auzoko bizilagun guztiei. ” Proiektuak ez ditu auzoan aparkatzeko dauden problemak konponduko. Kotxe gehiago erakarriko ditu zarata eta kutsadura maila igoz” –diote konbokatzaileek– “aparkalekuak, behar izatekotan, herrigunetik kanpo kokatu beharko zen”. Datorren asteazkenean, hilearen 14 an, arratsaldeko 7 retan, asfaltoak eta koxeek hartua izan baino lehenago, protesta egitera deitzen dituzte Uribarriko auzokideak.