ALBISTEAK

  • 30 Api, 2024

    Ikastetxe bateko ikasleen bisita Iruaretxetako haztegira.

    Gaur goizean Santutxuko Maristas ikastetxeko 70 haurren bisita jaso dugu bertako zuhaitz eta zuhaixken mintegira.

    Baso autoktonoari buruz hitz egin diegu, espezie esanguratsuenei buruz, eta ibilbide txiki bat egin dute mintegian zehar espezie desberdinak identifikatuz: zuhaitzak zuhaixkak.

    Mintegia landareen etxea bezala aurkeztu diegu, eta zehazkiago hemengo zuhaitz eta zuhaixken etxea bezala, horregatik autoktonoak deitzen ditugunak. Hostoei ondo erreparatu behar zaiela esan diegu, orriak ezagutzeko modu bat delako. Mintegian espezie ezberdinak ditugu eta espazioan familiaka multzokatuta ditugu. Bada espazioren bat, bankalen bat, espezie desberdinak nahastuta dituena, baina badute etiketa bat bere izenarekin, gaztelaniaz eta euskaraz.

    Talde batean izen zientifikoaren gaia sortu da. Orduan, ume batek esan du izen horiek latinez idazten direla. Izen horien adibideren bat jarri diegu: crataegus monogyna-elorrizuria- elorri zuria; prunus spinosa- elorri beltz- endrinoa.

    Gure haztegia bisitatu nahi duzu zure ikasleekin?

    Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.

    Egin bat ekologiteekin, ekologikaz bizi!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek