ALBISTEAK

  • 12 Mar, 2024

    Euskara eta ekologiaren alde KORRIKA egin.

    Basauriko ekologistok "Harro Herri" lelogaz Irunen hasi reta Baionan bukatuko den lasterketarekin bat egingo dugu. Datorren 21ean arratsaldeko ordu bi-hirurak bitartean KORRIKA, euskararen aldeko lasterketa erraldoia, Basauriko kaleak zeharkatuko ditu.

    Sagarrak ekologista taldeak, aurten bere 40. urteurrena ospatzen duela, lekukoa hartuko du Arizko auzoan (Arizko Dorretxetik gertu). Zapatilak jantzi eta hator gurekin euskara eta ekologiaren alde Korrikan.

    Sagarrak ekologista taldeak 40 urte bete eta bizirik dirau!

    Urteak joan urteak etorri gure 40. urteurrenera heldu gara. Osasuna eta kontsumo, mobilidade, kutsadura, hondakinen kudeaketa, bertoko basoaren leheneratzea,...hamaika proiektuetan murgilduta izan gara eta beste horrenbestetan sartzeko prest gaituzue. Oinez egiten da bidea eta gureak ez du mugarik. Geroa gure esku dago, bere eskultoreak gara. Guri dagokigu amesten dugun Mundu berri hori eraikitzen hastea. Ez da biharkoa, ez da gerorako, gaurdanik Mundu berri horretan bizi behar gara.

    Ekologiaz blai, ekologikaz bizi!

    Sagarrari kosk egin, ekologistekin bat egin!


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek