ALBISTEAK

  • 13 Ots, 2024

    Basauri. Airearen kalitatea eskola-ingurunean

    Aio lagunok:

    Sagarrak talde ekologistak 40 urte daramatza ekologia soziala sustatzen. Horren barruan mugikortasun seguruaren, iraunkorraren eta osasungarriaren alde egiten dugu lan.

    2023/2024 ikasturte honetan, Basauriko ikastetxeekin lankidetzan aritu gara airearen kalitateari buruzko proiektu bat egiteko. Herritarren zientziari buruzko proiektu horretan, NO2 gasaren maila hilabete batez neurtu dugu eskola-ingurunetan. Horretarako ingurune horietan probeta batzuk kokatu egin ditugu.

    Kanpaina honekin, gure mugitzeko moduaren ondoriozko kutsadura atmosferikoari buruzko ezagutza hurbildu eta zabaldu nahi dugu. Mugitzeko erabiltzen ditugun baliabideek (oinez, bizikletaz, motorrez, autoz, autobusez, trenez, hegazkinez...) eragin handia dute arnasten dugun airearen kalitatean. Airearen kalitate horrek arnas gaixotasunetan eragiten du eta, ondorioz, Kutsatzailez betetako aire horren eraginpean dagoen biztanleria gaixotzen da.

    Urriaren 16an gure webgunean argitaratutako albistean proiektua honi buruzko informazio gehiago duzue:

    (https://www.sagarrak.org/noticias/463/como-se-respira-en-los-entornos-escolares-.html)

    2023ko urriak 19 azaroak 21 bitartean 90 probeta-hodi jarri eta lau astez eskegita utzi ditugu Basauriko hainbat lekutan, gehienak eskola-inguruneetan. Probetak laborategira bidali ondoren, lan honen emaitzak jaso ditugu eta une honetan ikastetxeekin partekatzen ari gara.

    Datuak esanguratsuak dira, eta, kasu askotan, bat datoz ikastetxeetako ikasleekin eta irakasleekin kokalekuak aukeratu genituenean genituen espektatibekin. Proiektu honetan parte-hartu dutenen pazientzia eta gogoa eskertu nahi dugu. Proiektua, kasu gehienetan, eskolako 2030 Agendaren barruan garatu da.

    Datu horiek zuekin partekatu nahi ditugu. Garrantzitsua da arnasten dugun eta gure bizilagun gazteenek eta ahulenek arnasten duten airearen kalitatea ezagutzea. Ez dugu beste aukerarik, ezin dugu arnasten dugun airea aukeratu. Laster deituko zaituztegu, interesa duenak ezagutu ditzan.

    Bukatzeko, hau den hau posible dela Sagarrak elkarteko bazkide egiten zaretenoi esker. Elkartearen bazkideak izatera eta gizarte ekologiaren praktika gurekin partekatzera animatzen zaituztegu.

    Edozein gauzetarako badakizue non gauden eta, nahi izanez gero, zuen laguntza eta parte-hartzea pozik hartuko dugu.


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek