ALBISTEAK

  • 06 Ots, 2024

    Ez galdu trena. Bihar Ibaiganeko geltokian 9:30 etan geldituko da.

    Ibaiganeko "gare handiak" Iberiar penintsulako tren guztiak hartuko ditu asteazken honetan. Bidaiari-trenak, merkantzia-trenak, etorkizuneko Atlantikoko korridorean ibili nahi dutenak, Asturiastik eta Kantabriatik ardatz atlantiko handi horrekin lotzeko linea nahi dituzten trenek ere Ibaiganera iritsiko dira. Guzti guztiak Ibaiganeko Kultur Etxean elkartuko dira asteazkenean 9 ta erdietatik aurrera.

    Ez da inor faltako. Gure egunkariak jakin ahal izan duenez, Agatha Christiek Hercules Poirot, bibote bitxiko eta bonbineko inspektorea, bidali du geltoki honetan gertatuko den hilketa ikertzera. Marx anaiak ere iritsiko dira geltokira ohiuka : "amaitu da egurra, buka dezagun erregai fosilekin" garrasika. Groucho, Chico eta Harpo korrika sartuko dira geltokian, segituan lehen mailako ganbara batean babesteko.

    Trenak pertsona adoretsuz beteta iritsiko dira, eta jaiarekin bat egiteko konponbideak eta bideak aldarrikatuko dituzte.

    Irabiatze neuronal handia aurreikusten denez, erlaxatzeko denbora egongo da eta parte-hartzaileek lunch agroekologikoaz gozatu ahal izango dute jantoki-bagoian.

    Lau eztabaida-mahaien ondoren, nahiko izan ez balitz, talde antolatzaileek gizarte-mugimenduak elkartzeko gune bat prestatuko dute.

    Jai handia, zalantzarik gabe. Edizio hau ixteko orduan Javier Gurrutxaga eta Mondragon Orkestra geltokiko hallean ospatuko den festa girotzera etorriko diren ala ez konfirmatzeke dago .

    Bidaiatu gurekin. Ez galdu trena!!!


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek