ALBISTEAK

  • 12 Aza, 2023

    Sagarrak elkarteak erriberako basoaren baso-berritzeko jardunaldian parte hartzera deia egin du.

    Talde ekologistak datorren larunbatean, hilak18, goizeko 9:30etatik 13: 30etara Ibarretako ibarrean (Artunduagako zubiaren ondoan) egingo den jardunaldian parte hartzeko deia luzatzen du.

    Basauriko Udalak antolatu eta Lurgaia fundazioak koordinatutako jarduerak Sagarrak taldeak 2022ko aurrekontu parte-hartzaileei egindako proposamenari erantzuten dio. Jardunaldi honetan, iaz egindako lanari jarraipena emango zaio, ibaiertzeko basoko berezko zuhaitz- eta zuhaixka-espezieak landatuz (sahatsak, haltzak, lizarrak...) eta espezie inbaditzaileak kenduz (panpa-lumategia, Japoniako fallopia, tximeleten zuhaixka...).

    Parte hartu nahi baduzu, azaroaren 15a baino lehen eman izena helbide honetara mezua bidaliz: info@lurgaia.org

    Mezuan izen-abizenak, parte-hartzaileen adina eta telefono-zenbaki bat adierazi beharko duzu.

    Atxikitutako artxiboan Sagarrak eginiko proposamema irakur dezakezu.

    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek