ALBISTEAK

  • 20 Aza, 2022

    Kooperaren moda iraunkorra: etika duen aukera estetikoa, guztien eskura

    Aste honetan Koopera (gizarte eta ingurumen-innobazioa) denda bisitatu genuen BIlbaon. Koopera enplegu sozialeko enpresa bat da, eta erabilitako arropa biltzen eta berreskuratzen du, berrerabiltzeko eta/edo ehungintzako materiala birziklatzeko.

    Bisita hau Sagarrak ekologista taldeak kontsumo kontziente eta arduratsuari buruz antolatzen duen kanpainaren barruan dago. Lehen eskutik, ehunak berreskuratu, tratatu eta birziklatzeko garapen iraunkorraren helburuak ezagutzeko aukera izan dugu. Azken helburua argia da: moda iraunkorragoa izan dadin erraztea.

    Koopera Caritas delako parrokietako taldeetan sortu zan gizarte proiektu bat da. Bere egiteko nagusia pertsona ahulenak gizarteratzea da.

    Behar ez dugun arropa produktu bat (bigarren eskuko arropa) edo ehungintzarako lehengai bat da. Onura soziala garrantzitsua da; alde batetik, hondakin bat berreskuratuz lan-aukera ematen zaie lan-mundutik kanpo dauden pertsonei, eta, bestetik, ehungintzaren ingurumen-arazoei aurre egiten zaie.

    Koopera taldeak 2150 edukiontzi baino gehiago ditu gure erkidegoko 500 udalerritan. Bere lanak ehungintzako hondakin tonak erraustegian edo zabortegian bukatzea ekiditen du. Hondakin honen kudeaketa zuzen batek atmosferara egiten diren CO2 emisioak murrizten ditu eta beste produktu batzuk egiteko lehengai gisa tratatzeak m3 ur murrizketa nabarmena dakar.

    Kooperak 18 denda koopera store ditu EAEn eta "Moda Re-" delakotaldekoak dira, Caritasen gizarte-aldaketarako proiektu komuna.

    Bisita amaitzean, erosketa batzuk egin genituen bere eskaintzaren aniztasuna pertsonalki ezagutzeko. Arropa jasangarria ez da garestiegia. Bigarren eskuko dendetako jantziek erakusten dute iraunkortasuna, joera eta prezioa lotuta joan daitezkeela.


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek