ALBISTEAK

  • 17 Aza, 2022

    Aurrekontu parte-hartzaileak 2023: Hondakin plastikoak murrizrea jai-ekitaldietan

    "Jarduteko garaia da, ekologikaz bizi" Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak bost proposamen aurkeztu zituen 2023ko aurrekontu parte-hartzaileetara.Horietako bat, jaietan hondakin plastikoak hondakin berrerabilgarrien bidez murrizteari buruzkoa, aukeratutakoen artean egon daiteke.

    Hauxe da gure proposamena:

    HONDAKIN PLASTIKOAK MURRIZTEA JAI-EKITALDIETAN.Gure kontsumo ohituren aldaketa sustatzeko ekimena.

    Gaur egun, plastikoa ekoizteak, erabiltzeak, birziklatzeak eta suntsitzeak sortzen duen kutsaduratik ingurumena babestea premiazko lana da. Europar Batasunak 2018ko urtarrilean onartu zuen Plastikoei buruzko Europako Lehen Estrategia. Estrategiak, besteak beste, helburu hau ezartzen du: erabili eta botatzeko plastikoen kontsumoa murriztea eta Europar Batasunekomerkatuko plastikozko ontzi guztiak 2030a baino lehen birziklagarriak edo berrerabilgarriak izatea.

    Plastikoaren erabilera murriztea tokiko administrazioaren esparrutik heldu beharreko erronka da, nahitaez. Bizilagunengandik hurbilen dagoen administrazioak lehenbailehen arazo global horri aurre egiteko neurriak hartu beharko ditu.

    Jaiak herriaren alaitasunaren adierazpen gorena dira, baina baita bizi garen kontsumo-gizartearen isla ere. Jaietan hondakin kopuru izugarriak sortzen dira, horien artean erabilera bakarreko plastikoak. Esparru horretan abiarazi nahi dugu ekimen hau, gure kontsumo-ohiturei eta horiek ingurumenean dituzten ondorioei buruzko hausnarketatik abiatuta, bide alternatibo iraunkorrago bati ekin nahi baitio.

    2018ko ekainean gure Udalaleko osoko bilkurak plastikozko kontsumoaren gaia jorratzeko mozio bat onartu zuen. Horren helburua espazio ezberdinetan, besteak beste jai egunetan, plastikoaren erabiliera murriztea zen. Mozioak dio: ..."Jaietan kanpainak antolatzea, eskumena duten eragileekin (elkarteak, Herriko Taldeak, klubak, txokoak) koordinatuta, plastikozko edalontzi arinak beste edalontzi itzulgarri batzuekin eta/edo kutsatzen ez duten beste material batzuekin ordezteko”.


    2018ko ekainean, gure Udalak mozio bat onartu zuen osoko bilkuran, plastikoaren kontsumoaren gaia hainbat eremutan jorratzeko, besteak beste, jaiegunetan. "Jaietan kanpainak artikulatzea agente eskudunekin (elkarteak, Herriko Taldeak, klubak, txokoak) koordinatuta, plastikozko edalontzi arinak itzulgarriak eta/edo kutsagarriak ez diren beste material batzuekin ordezteko."

    Lau urte geroago eta COVIDek sortutako krisiak behartutako parentesiaren ondoren, 2023ra begira gai horri serioski heldu behar zaiola uste dugu , aholku onak eta ekimen txikiak alde batera utzita. Basauri ez da jai-giroko plastikozko itsasoan dagoen uharte bat. Tabernek, txosnek eta kuadrillek milaka eta milaka edalontzi zabaltzen dituzte, eta, erabili ondoren, hondakin bihurtzen dira minutu gutxitan.

    Egiten dugun proposamena ildo horretatik doa. Bada garaia gure udalerrian edalontzi berrerabilgarri bat martxan jartzeko, eta, horrela, jai-ekitaldietan erabili eta botatzeko edalontzien erabilera baztertzeko.

    _____________

    Aurtengo proposamenak bozkatzeko epea azaroaren 21ean amaituko da.

    https://www.basauri.net/eu/content/aurrekontu-partehartzaileak-2023

    ados.basauri.eus web orrialdean ere egin dezakezu.

    Argazkia: EL CORREO egunkaria. Udal garbiketa zerbitzuko langile batek ehunka botila eta plastikozko poltsa botako ditu goizeko lehen orduan Arriaga plazan./PANKRA NIETO


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek