ALBISTEAK

  • 11 Eka, 2022

    Kareaga auzoko 520 familiak zabor organikoa berreskuratzen dute.

    Hori da Kareaga auzoko bizilagunei materia organikoa berreskuratzeari buruzko erakusketak kalean bertan ematen dien datu garrantzitsuetariko bat.Erakusketa auzoan izan zen aurreko ostegunean, ekainaren 9an, Sagarrak ekologista taldea eta Kareaga auzoko elkartearen eskutik.

    "Zabor organikoa berreskuratu, marroira eraman" da erakusketa honen leloa, banan-banan Basauriko auzoak zeharkatzen ari dena. Pozokoetxen jarri eta lau urtera, hondakin horiek biltzeko edukiontzia gure herriko auzo guztietara iritsi zen 2018ko urtarrilean. Kareagako 470 familia janari-hondarrak berreskuratzera apuntatu ziren. Etxean bereiztu eta edukiontzi marroi deiturikoan uzten hasi ziren. Gaur egun 520 familiak berreskuratzen dute zaborraren zati organikoa auzoan. 2018-2022 aldian izandako hazkunde txikia (50 familia) datu esanguratsua da, pentsatzera bultzatzen gaituena.

    Edukiontzi marroia auzo guztietara iritsi zenean kontzientziatua zeuden bizilagunek harrera ona izan zioten . 4552 familiak, guztizkoaren % 27,7k, eman zuten izena. Lau urte geroago 4790 dira ( % 29,1). 2018 eta 2022 bitartean izandako hazkunde motelak (238 familia gehiago) erakusten du ez dagoela informazio- eta kontzientziazio-kanpainarik, alternatiba horretan parte hartzea sustatzeko.

    Hazkunde motelak ( % 1,4 soilik lau urtean) erakusten du administrazioak konpromiso txikia duela alternatiba hori bultzatzeko. Informazioa eta kontzientziazioa ezinbestekoak dira alternatiba hau hazteko. Administrazioak, Europako birziklatze-helburuekin bat etorriz, hondakin organikoen berreskurapena orokortzeko plan bat ezarri beharko luke. Zati hori gure hondakinen % 38 da. Berreskuratzen ez badugu, alferrik joango da erraustegira.

    Herritarrek, oro har, ohiturak aldatu beharko dituzte, eta birziklatze hori onartu eta praktikatu beharko dute, beste materia batzuekin egiten duten bezala (papera, beira...).

    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek