ALBISTEAK

  • 04 Eka, 2022

    Zabor organikoari buruzko erakusketa Uribarri auzoan.

    "Ekologikaz bizi, ekiozu organikoari" da erakusketa honen leloa.Basauriko auzo guztiak bisitatuko dituen erakusketak gure hondakinen zati hau berreskuratzeko beharraz hausnartzera gonbidatzen gaitu.

    Auzoz auzo egindako bidaian, erakusketa maiatzaren 27an iritsi zen Uribarrira. Hondakin horiek biltzeko 2018an auzoan instalatu zen edukiontziak oso harrera ona izan zuen, 402 familiak euren izena eman zuten erabiltzeko. Lau urte geroago, auzo honetako 417 familiak zaborraren zati organikoa berreskuratu dute Urinbarrin. Hazkunde txikia (15 familia) datu esanguratsua da, pentsatzera bultzatzen gaituena.

    2018an, edukiontzi marroia gure auzo guztietara iritsi zen. 4552 familiak, guztizkoaren % 27,7k, eman zuten izena. Lau urte geroago 4790 dira ( % 29,1). 2018 eta 2022 bitartean izandako hazkunde motelak (238 familia gehiago) informazio- eta kontzientziazio-kanpainak egiteko beharra eta gabezia adierazten du. Kanpaina horiek, herritarren elkarte-sarearekin lankidetzan, ezinbestekoak dira alternatiba horretan parte hartzea sustatzeko.

    Hazkunde motelak ( % 1,4 soilik lau urtean) erakusten du administrazioak konpromiso txikia duela alternatiba hori bultzatzeko. Informazioa eta kontzientziazioa ezinbestekoak dira alternatiba hau hazteko. Administrazioak, Europako birziklatze-helburuekin bat etorriz, hondakin organikoen berreskurapena orokortzeko plan bat ezarri beharko luke. Zati hori gure hondakinen % 38 da. Berreskuratzen ez badugu, alferrik joango da erraustegira.

    Herritarrek, oro har, ohiturak aldatu beharko dituzte, eta birziklatzea onartu eta praktikatu beharko dute, beste materia batzuekin egiten duten bezala (papera, beira...).

    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek