ALBISTEAK

  • 01 Eka, 2022

    Maiatza gure zuhaitzen alde Basaurin #basaurikoarbolak

    Beste urte batez, udaberria lagun dugu inguratzen gaituen ingurune naturalaz gozatzeko aukera emateaz gain, gure herriko zuhaitz-espezieak eta mehatxatzen dituzten arriskuak hobeto ezagutzeko balio diguten jarduerak burutzeko, eta horiek errespetatu eta babestu beharraz hausnartzeko eta kontzientziatzeko.

    Krisi klimatikoko une honetan, berotze globala eta biodibertsitatearen galera dira gizadiak eta planetak oro har, aurre egin behar dioten arazo larrienetako bi, vaina gure udal-administrazioak ez du azken hilabeteetan sentsibilitate eta erantzukizun berezirik izan gai honen inguruan, zuhaitzen kopuru handi bat moztuz eta gaizki tratatuz edozein obraren aitzakiarekin, zoladura konpontzea, farolak ipintzea… Eta, hala ere, Basauriko hiri-zuhaitzak babesteko eta kudeatzeko ordenantza bat onartzear dago.

    Horregatik, funtsezkoa iruditzen zaigu udalerriko zuhaitz-aleak mantentzeko eta zaintzeko beharra azpimarratzen jarraitzea. Eta, horretarako, hainbat jarduera antolatu ditugu, hala nola Soloarte eta Urbi auzoetan edo Malmasin behealdean gidatutako paseoak, zuhaitz-espezieen urbanizazioari, eraldaketari eta kontserbazioari dagokienez oso eremu desberdinak, baina biak ere oso interesgarriak eta gozagarriak, edo Basauriko lekuen izenei eta naturarekin duten harremanari buruzko hitzaldia. Gainera, Basozelai eta Kareaga gizarte etxeetan ikusgai egon den Basauriko Zuhaitz esanguratsuen erakusketaz gozatu ahal izan dugu, eta ekaineko bigarren hamabostaldian Ibaiganeko kultur etxean ikusi ahal izango da berriro.

    Espero dugu gure zuhaitzez gozatzen jarraitzea urteko sasoi guztietan, gure udalerri osoan, zuhaitz autoktono eta osasuntsuak, eta horretarako herritar guztiak, baina bereziki administrazioa, arduratu behar da zuhaitz horiek zaintzeaz, gutxiago moztuz eta gehiago landatuz.

    #basaurikoarbolak

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek