ALBISTEAK

  • 26 Mai, 2022

    Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak materia organikoa berreskuratzeagatiko hobaria aplikatzea eskatuko du

    Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak zabor tasaren hobaria eskatu du gaurko osoko bilkuran materia organikoa berreskuratzen duten familientzat.

    Aurten aplikatu behar zen murrizketa hori blokeatuta dago, Udalak ez baitu jarri gai horretako edukiontzien erabilera kontrolatzeko sistema. (Txartel bidezko irekiera).

    Basauriko 4.790 familiak, guztizkoaren % 29,1ek, hartzen dute parte materia organikoaren berreskurapenean. Gai hori bereizita berreskuratzen dugu, urtean 300 tona inguru, eta konpost (ongarri natural) bihurtzen da, erraustegira joan ez dadin. Basauriko biztanleriaren zati handi batek hartutako ohitura hori bereziki garrantzitsua da gaur egun larrialdi klimatikoaren testuinguruan.

    Talde ekologistak zabor tasen hobaria eskatzen du (10 euro urtean) materia organikoa berreskuratzen duten familia guztientzat, birziklatzearekin eta ingurumena zaintzearekin duten konpromisoa aitortzeko.

    Era berean, zati proportzionalean, hobari hori eskatzen zaie materia organikoa berreskuratzeko izena ematen duten familia guztiei, Udalak hondakinak biltzeko sistema berritzeko kanpaina egin eta hurrengo 2 hilabeteetan (edukiontzien irekiera digitala eta hobaria materia organikoa berreskuratzen duten familientzat).

    Azkenik, hondakinak kudeatzeko sistema berria ezartzeko prozesua azkartzeko eta materia organikoaren berreskurapenean parte hartzea sustatzeko informazio-kanpaina egiteko beharrezko kudeaketak ere eskatzen ditu.


    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek