ALBISTEAK

  • 22 Ots, 2022

    Basauriko fruta-dendetan solteko erosketaren bidez plastikoa murrizteko lankidetza saritzen dugu

    Basauriko fruta-dendetako bezeroek eta merkatariek erakutsi dute ontziratu gabeko erosketetan behar ez den poltsen kontsumoa murrizteko interesa dutela. Oso argi dute fruta-saltzaileak oparitzen digun eta gutxi gorabehera 15 minutura botatzen dugun poltsa hori (plastikozkoa, paperezkoa edo konpostagarria, kontuan izanik horrek gastu erantsia dakarrela merkatariarentzat) ez dela beharrezkoa etxetik eramaten badugu. Izan ere, keinu horrekin baliabide materialak eta ekonomikoak aurrezten ditugu.

    Kanpaina honetan Basauriko auzoetako 21 fruta-denda bisitatu ditugu (Fruta-dendak: Iñaki, Yaiza, San Miguel, Itxagoiz, Baratze, Paco, Cris, Carmen, La Ventana de Ziortza, Pide Fruta, Nafarroa, Hnos. Araujo, Hnos. Val, Ainhize, Hnos. Gómez, Beatriz, Hnos. Bendada, Sanchez, Carrasco eta La Alegría de la Huerta). Bezeroekin hitz eginez, poltsa etxetik ekartzeko proposamenean parte hartzeko konpromisoak ezagutu ditugu. Parte hartzera gonbidatzean eman genizkien kotoizko poltsa organikoen erabilera erakusteko eskatu diegu irudi baten bidez. Jasotako argazkiak 197 dira. Parte hartu izana eskertzeko, parte hartu duten irudien artean produktu ekologiko lau sorta zozkatu dira.

    Sarituak: Mamadu, Iñaki fruta-denda (ARIZ auzoa); Trinidad Pérez, Hnos. Val fruta-denda (KAREAGA); Mónica García, Hermanos Gómez fruta-denda (BASOZELAI); Johana Rodríguez, Beatriz fruta-denda (KAREAGA GOIKOA). Gozatzea espero dugu!

    Argi daukagu gero eta jende gehiagok ikusten duela posible plastikoaren kontsumoa murriztea. Erosketa kontzientea egitea gako bat da material hori murrizteko, benetan behar duguna kontsumitzea eta gure erosketa kontzienteki planifikatzea sustatzen baitu. Hala ere, bat-bateko erosketetarako poltsa berrerabilgarri bat gainean eramatera animatu nahi zaitugu.

    Soltean erosteak askatasun handiagoa ematen du zenbat kantitate nahi dugun erabakitzeko orduan. Gainera, ikus dezakegu zer erosten dugun hori eragozten duen ontzirik gabe, eta denbora gehiago pasa beharko da zaborra ateratzeko.

    Aztura-aldaketa txiki bat, hondar-alea hondakin plastikoak murrizteko. Plastikorik gabe askoz hobe!

    #plasticozerobasauri


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek