ALBISTEAK

  • 19 Ots, 2022

    San Fausto-Bidebieta auzoak materia organikoa berreskuratzearen aldeko apustua egin du.

    Sagarrak talde ekologistak, "Bidebieta Bizirik" auzo-elkartearekin elkarlanean, erakusketa bat jarri zuen auzoan atzo. Erakusketarekin batera informazio esku-orriak banatu zizkien Bidebietako bizilagunei, gure "zaborraren" zati hori berreskuratzearen garrantziari buruz eta 2014tik izandako parte-hartze datuei buruz, urte horretan iritsi baitzen edukiontzi marroia Basaurira.

    Gaur egun, San Fausto -Bidebietako 364 familiak berreskuratzen dute "zabor" hori (2021eko urtarrileko datuak). Herri mailan. 4.724 familiak, guztizkoaren % 28,8k, parte hartzen dute zarama parte horren bilketa bereizia. 2020an 287.760 kilogramo bildu ziren "edukiontzi marroia" deiturikoan. Edukiontzi hori 2018ko urtarrilean iritsi zen Basauriko auzo guztietara.

    Lau urte geroago, fase berri bati ekingo zaio: edukiontziak irekiera digitala izango du, eta erabiltzen duten familiek 10 euro arteko hobaria izango dute urtean zabor tasan.

    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek