ALBISTEAK

  • 11 Ots, 2022

    Eguneroko erosketetan ohiturak aldatuz eta plastikoa murriztuz hasi dugu urtea

    Sagarrak Ekologista Taldeak Basauriko auzoetako fruta-dendak bisitatu ditu, kotoizko poltsak erabiltzera gonbidatuz eta solteko erosketan plastikozko poltsak baztertzera bultzatuz. Bi tamainako 800 oihal-poltsa banatu dira, plastikoaren erabilera murrizteko asmoz. Ekimena San Migel, Ariz, Arizgoiti, Basozelai, Uribarri, Benta, Pozokoetxe, Solobarria eta Kareaga auzoetako 22 fruta-dendatan aurrera eramaten ari da, non bezeroei zein poltsei harrera adeitsua egin dieten.

    Basauriko fruta-dendetan hondakinak murriztera animatu diren pertsonei ematen zaizkien kotoizko poltsek “Erosketak egitean,neu alboan !ten duzunean, ez nazazu ahaztu” mezua daramate inprimatuta. Udalerrian plastikoaren erabilera murrizteaz gain, kanpainaren helburua herritarrak sentsibilizatzea eta ohiturak aldatzea da.

    Eskerrak eman nahi dizkiegu proposamen hau onartu duten pertsonei, bai eta argazki baten bidez beren ohiko merkataritzan poltsak erabili izana erakusteagatik ere. Argazki horiek produktu ekologikoen bi loteren zozketan parte hartuko dute. Ekimenak oso harrera ona izan duenez, zozketa datorren astean egingo da.

    Gaur egun badakigu gure itsasoetan, ibaietan eta mendietan plastikoen presentzia asko handitu dela eta tokiko biodibertsitatean eta animalietan eragiten dituzten ondorioak kaltegarriak direla.

    Basaurin horretan ari gara #plasticozerobasauri



  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek