ALBISTEAK

  • 10 Ots, 2022

    SAGARRAK ELKARTEAK GAI ORGANIKOARI BURUZKO TXOSTEN BAT AURKEZTU DIO BASAURIKO KORPORAZIOARI.

    Talde politiko guztiek (EAJ, PSOE, BILDU, ELKARREKIN PODEMOS Y PP) jaso zuten, atzo, gure herrian materia organikoa berreskuratzeari buruz Sagarrak elkarte ekologistak egindako txostena. Ekimen hau talde ekologistak 2022ko lehen hiruhilekoan gai honi buruz egingo duen informazio eta kontzientziazio kanpainaren parte da.

    Materia organikoa gure hondakinen zati garrantzitsu bat da (pisuaren guztizkoaren % 38). Gai hori berreskuratzea beharrezkoa da, ingurumenerako onuragarria delako, eta ezinbestekoa, gaur egun, klima-aldaketaren testuinguruan.

    Basaurin, 4724 familiak (familia guztien % 28,8) berreskuratu dute gai hori (2021eko urtarrileko datuen arabera). Ekologisten iritziz, administrazioak plan bat ezarri eta epe labur eta ertainerako helburu batzuk finkatu behar ditu, parte-hartzea orokortzeko.

    Txostenak 2014-2021 arteko parte-hartzeari buruzko datuak jasotzen ditu (2014an edukiontzi marroia iritsi zen, lehendabiziz, Basaurira. Pozokoetxe auzora , hain zuzen ere). Lau urte geroago, 2018an, hondakin organikoetarako edukiontzia gure herriko auzo guztietako kaleetara heldu zen. Haren etorrerak, logikoa denez, parte-hartzearen eklosioa eragin zuen, eta familia guztien % 27,8ra igo zen. Hiru urte geroago (2021eko urtarrileko datuen arabera), parte-hartzea puntu bat baino ez da hazi ( % 28.8). Hazkunde motel horrek agerian uzten du, eta hala aldarrikatu dugu, informazio- eta kontzientziazio-kanpainen beharra, herritarrak gure "zaborraren" zati hori berreskuratzera animatzeko.

    Txostenak, grafikoki, parte-hartzeari buruzko Basauriko datuak eta urte hauetan izandako aurrerapena jasotzen ditu. Halaber, auzoetako datu horien bilakaera ere islatuta agertzen da.

    Materia organikoa berreskuratu, marroira eraman. Ekiteko garaia da: ekiozu organikoari.

    Horiek dira talde ekologistak basauritarrei eta udalean dauden alderdi politikoen ordezkariei helarazi nahi dien kanpainaren leloak.Talde ekologistak Basauriko auzo guztiak bisitatuko ditu erakusketa txiki batekin eta interesa duten pertsonei informazioa eskainiko die.

    Une garrantzitsua da gai honetan herritarren parte-hartzeari bultzada handia emateko. Partaidetza bultzatu nahian Udalak, duela gutxi, materia organikoa birziklatzen duten familientzako zabor tasaren hobaria (10 euro urtean) onartu zuen. Erabiliera kontrolatzeko eta hobaria zehazteko, edukiontzi marroiei digitalki irekiera digitala jarriko zaie hurrengo asteetan (txartel baten bidez irekiko dira).


    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek