ALBISTEAK

  • 03 Ots, 2022

    Basaurin, ekiteko garaia da: ekiozu organikoari

    SAGARRAK Basauriko materia organikoaren birziklapenari buruzko informazio eta kontzientziazio kanpaina hasiko du asteburu honetan Pozokoetxen.

    Kanpainaren helburuak honako hauek dira: partaidetza-datuak eta Basaurin eta Pozokoetxen izandako bilakaera ezagutaraztea, gai hori birziklatzeak duen garrantzia azpimarratzea eta herritarrak "zabor" zati hori edukiontzi marroian banatzera eta uztera animatzea, ongarri bihur dadin. Pozokoetxe da 2014an etxeko hondakinen zati hori gaika biltzeko edukiontzia iritsi zen gure herriko lehen auzoa. Gaur egun, 2021eko urtarrileko datuen arabera, 509 ( % 43,8) familiak berreskuratzen dute materia organikoa Pozokoetxen.

    Datozen asteetan edukiontziei irekiera digitala emango zaie eta gai hau berreskuratzen duten familiek urtean 10 euroko hobaria lortu ahal izango dute zabor tasetan.


    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek