ALBISTEAK

  • 22 Ira, 2021

    Urteko Mugikortasun Astea amaitzen da, eta orain?

    Zure osasunagatik, gure osasunagatik, mugi zaitez modu jasangarrian

    Europako Batzordeak lagunduta, aste hau 2000. urteaz geroztik egiten da, hirian autoa modu irrazionalean erabiltzeak osasun publikoan eta ingurumenean dituen ondorio negatiboei buruz sentsibilizatzeko helburuarekin. Oinez, bizikletaz eta garraio publikoan mugitzea gure herri eta hirietan mugitzeko biderik naturalenak eta jasangarrienak dira.

    Autoa hiriko paisaiaren elementu nagusi bihurtu da. Gure kaleetako metro karratu bakoitza banan-banan okupatzen du, eta hirietako kutsadura atmosferiko eta akustiko handien arduradun nagusia da. Egoera hori leheneratzea, autoaren erabilera murriztea, oinez eta bizikletaz egindako joan-etorri seguruak eta garraio publikoaren erabilera lehenestea premiazko zeregina da. Herri eta hiri seguruagoak, atseginagoak eta osasungarriagoak izateko trantsizio-bide horretan kokatzen da hiriguneetan abiadura murrizteko ekimena.

    Orain dela 7 urte, Basauri, gure herriak 30 metro orduko abiadura hartu zuen hirigunean. Neurri hori aurtengo maiatzetik da arau, 5.000 biztanletik gorako Estatuko hiri eta herri guztietan. Zirkulazio-abiadura murriztea oinarrizko elementua da istripu-probabilitatea murrizteko: ikuseremua eta erreakzio-gaitasuna handitzen ditu eta balaztatze-distantzia murrizten du. Istripuaren larritasuna ere, gertatuz gero, nabarmen murrizten da. 50 kilometrotik 30 kilometrora jaisteak % 90etik % 10era murrizten du harrapatzean hiltzeko probabilitatea. Trafikoa baretzeak kutsadura akustikoa murriztea eta arnasten dugun airearen kalitatea hobetzea esan nahi du. Trafikoa baretzea bizikletaren erabilera segurtasunez sustatzea da, hiri-ingurunean egiten ditugun joan-etorrietan.

    Mugimendu ekologistak, neurri honen sustatzaile eta bultzatzaileak, bere garrantzia balioztatzen du, baina bere betetzea normalizatzeko lan asko egiteke dagoela adierazi nahi du. Abiadura 40 km/h-tik 30 km/h-ra jaistea ez da adierazgarria izango herritarren kontzientziazioan aurrera egiteko aurrerapauso bat ematen ez badugu, eta kontzientziazio horrek bermatuko du hori betetzea. Beharrezkoa izango da, halaber, galtzadaren gainean neurriak hartzea, ibilgailuak gogorarazteko eta abiadura murriztera behartzeko.

    Gure herrian bizikletaren erabilera bultzatu eta indartzea kontzientziazio lan horretatik pasatzen da. Zirkulazioaren abiadura eta txirrindulariak errespetatzea funtsezkoa da. Beharrezkoa da, halaber, bide-espazio bereiziak eta hiriarteko komunikazio-bideak ezartzea, joan-etorri segurua errazteko. Bizikleta arruntak eta elektrikoak maileguan hartzeko zerbitzu publikoa ezartzea, gure herriaren ezaugarri orografikoei eta erabiltzaileen gaitasunei erantzuteko.

    Ekologikaz bizi: oinez mugitu, bizikletaz, garraio publikoa erabili.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek