ALBISTEAK

  • 17 Eka, 2019

    Basaurin,zer diosku edukiontzi marroiak?

    6urte joan dira ja, hondakin organikoak biltzeko edukiontzi marroia Basaurira heldu zenetik: Pozokoetxen hasi zen ekimena, proiektu pilotu batekin, eta, duela 2 urte, udalerri osora hedatu zen. Dagoeneko ezaguna zaigu edukiontzi marroia, eta datu oso interesgarriak eskaintzen dizkigu: 4.670 familiak hartzen dute parte hondakin organikoak gaika biltzeko ekimenean (Basauriko 16.434 familien % 28, hain zuzen ere). Basauriko auzo guztietan dago hondakin organikoen gaikako bilketarekin konprometitutako familia-kopuru handi bat: o Basozelai: 314 o Benta: 454 o San Fausto: 365 o Uribarri: 415 o Pozokoetxe: 501 o Soloarte: 522 o Ariz: 816 o Kareaga: 491 o Urbi: 316 o San Migel: 476 2018an, 300 tona hondakin organiko jaso ziren. Konpost eginda amaitu zuten. Gure zaborraren pisuaren % 36 jakien hondakin begetalek osatzen dute. Horiek bereiz tratatu ezean, erraustegian amaitzen dute. Bada, edukiontzi marroiak diosku Basauri oso kontzientziatuta dagoela, eta hiri-hondakinen arazoa arintzeko prest dagoela. Horretarako, baina, beharrezkoa da Administrazioak eta herritarrok lan egitea, gaika bildutakoen kopuruek gora egin dezaten. Irrikan gaude jakiteko ea zertan den merkataritzan, ostalaritzan eta ikastetxeetan ere hondakin organikoak jasotzeko 2019an abiarazitako kanpaina. Bitartean, ekiozu organikoari, marroira eraman!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek