ALBISTEAK

  • 10 Mar, 2019

    Kolore guztietako basoa aurrera Urdaibain.

    Udaberria ate joka dagoela eta lotaldi gozoan izan diren zuhaitzak esnatzear daudela Ibarrurira (Muxika) hurreratu gara gaur bertoko basoa berreskuratzeko asmoz.
    Hamarrak aldera, bertoko eliza aurrean, hogei eta lau lagun elkartu gara Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak ( Ecologistas en acción) konbokatutako ekimen honetan parte hartzeko.
    Elizatik mendi aldera abiatuko gara Lurgaia fundazioak kudeatzen duen lurzailan zuhaitzak landatzera. Lurgaia taldeko kide batek basoa berreskuratzeko egin eta egiten ari diren lana azaldu digu eta bideratu eguin du gaurko lana-
    Laurogei hektareako eremu honetan bertoko 20 ren bat espezie ezberdin landatu izan dituzte azkenengo boladan ( aritzak, urkiak, otsalizarrak, urretxondoak, basageriondoak, hostazuriak, elorrizuriak, elorribeltzak, oilakaranak, zuhandorrak,...). Gaur 225 zuhaitz landatu ditugu (aritzak eta urkiak).

    Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi.Hurrengoan izango gara.

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek