ALBISTEAK

  • 20 Mar, 2018

    Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna.“Zoriontasuna kontsumitzen al dugu?

    Zer esaten digute batez beste egunero ikusten ditugu ia 280 publizitate-iragarkietan? Iragarleek zin egiten digute kontsumo-gizarte honetan parte hartzerakoan zoriontasuna lortuko dugula, baina egia al da hori? Iragarkietan agertzen den zoriontasun edulkoratua harrapaezina da, baina posible al da zentzuzko zoriontasunarekin bizitzea gure moduko kontsumo-gizarte batean? Ekologistak Martxan taldeak inguruarekin errespetu handiagoa duen eta konstruktiboagoa, kolaboratiboagoa, bidezkoagoa eta zuzenagoa den gizarte bat eraikitzea proposatu nahi du Zoriontasunaren Nazioarteko Egunean. Batez beste, gurean 10.000 objektu pilatzen ditugu, eta indio navajoek, aldiz, 236 baino ez dituzte. SERGE LATOUCHE Ez gara kontsumitzen duguna, baina kontsumitzen dugunak izango garena markatuko du Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak ere Zoriontasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin egingo du bat, “Zoriontasuna kontsumitzen al dugu?” kanpaina zabalduz, non premia horiek zein diren eta nola bete daitezkeen planteatzen den. “Zoriontasuna kontsumitzen al dugu?” kanpainan lau elementu nagusi nabarmendu daitezke azterlan ezberdinen bitartez: 1. Gizarte-harremanen kalitatea da pertsonen zoriontasuna lortzeko osagai nagusia. 2. Aberastasun-maila, eta hortaz kontsumoarena ere bai, pertsonen zoriontasunean eragiten duen osagai garrantzitsu ba bada ere, neurri batean baino ez du eragiten: neurri horretara iristen garenean, zoriontasuna ez handitzeaz gain, murriztu ere egin daiteke. 3. Ongizatearen hautematea handiagoa da berdintasunezkoagoak diren gizarteetan, non gizarte-polarizaziorik gertatzen ez den. 4. Besteekin harremanetan gaudenean edo haiei begira gaudenean, ispilu-neuronak aktibatzen zaizkigu, eta ulertzea, solidaritatea eta gainerakoekin kooperatzea errazten da. Izan ere, gizakia jaiotzen denetik da altruista, eta kultura-inguruak alda dezake banakotasunaren eta lehiakortasunaren jarrerarantz jotzea. Hori guztia dela eta, Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak zalantzan jartzen du gaur egungo garatzeko, ekoizteko eta kontsumitzeko eremua. Izan ere, horren ezaugarrietako bat da epe ertain eta luzean ongizaterik ekartzen ez diguten premia faltsuak sortzen dizkigutela. Gizarte kontsumistan dena saldu eta eros daiteke, eta gure bizitzako esfera guztiak merkaturatu eta atsekabea sortzen da. Horrez gain, komunitatearen papera eta kooperazioaren balioak gutxiesten dira, bai eta kolektiboa dena eta solidaritatea ere, espezie gisa dugun arrakastaren sekretu direnak. Informazio gehiago: https://consumimosfelicidad.org/ Zoriontsuago izateko proposamena.

    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek