ALBISTEAK

  • 24 Aza, 2017

    2017ko Azoroaren 24an, Erosketarik gabeko eguna.

    Erosketarik Gabeko Egunean, zera proposatzen dizuegu Sagarrak-Ekologistak Martxanetik: gutxiago kontsumitzea, zoriontsuago izateko.
    Black Fridayren ordez, Erosketarik Gabeko Eguna

    Erosketarik Gabeko Egunaren kariaz, Ekologistak Martxanekook kanpaina bat abiarazi dugu, kontsumismoaren inguruan hausnartzeko.

    Honako galdera egiten dizuegu: zoriontasuna kontsumitzen al dugu? Helburua: benetan ongizatea dakarkiguten elementuei buruz pentsaraztea.

    Beste urte batez, bat egiten dugu Erosketarik Gabeko Egunarekin. Kontsumitzaileon greba sinbolikoa da, eta Black Fridayren alternatiba gisa antolatzen da, nazioartean.
    Kanpainaren bitartez, kontsumismoak gizartean eta ingurumenean duen eragina salatzeaz gain, kontsumo konpultsiboak zoriontasunik eza dakarkigula azpimarratu nahi izan dugu talde ekologistok. Horrez gain, kontsumo eraldatzaile alternatibak eraikitzera deitu dugu jendea, alternatiba horiek zoriontsuago izaten lagun gaitzakete eta.

    «Zoriontasuna kontsumitzen al dugu?» leloarekin, beraz, hausnarketa egiten lagundu nahi izan diegu herritarrei, bizitza-kalitatea ematen digun horretan pentsatzen. «Ongizateak zerikusi handiagoa dauka gure gizarte-harremanekin eta elkartasuna edo kooperazioa bezalako baloreak berreskuratzearekin, kontsumoak dakarren asebetetze-tarte iheskorrekin baino».

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek