ALBISTEAK

  • 10 Urr, 2017

    “Landareak Lantzen” urte osoko gida-liburua 2018,Jakoba Errekondoren eta Antton Olariagaren liburu berria.

    Baratzean, fruitu arboletan, lorategietan, basoan noiz zein lan egin? Erein, landatu, inausi, tratatu, uztak jaso, txertatu... Zein urte garaitan egin behar da lan bakoitza?. Izan ere, zenbat lan! Hemen duzu urte osoan egin beharreko lanen egutegia, sasoi bakoitzari, hilabete bakoitzari eta ilargialdiari lotuta. Era berean eta gure lanak ikasteko bide izan ditzagun, lan bakoitza noiz eta nola egiten dugun jasotzeko aukera ematen du gida honek. Zenbat aldiz gertatu zaigu: hazia nondik ekarri genuen ahaztu edo noiz erein genuen edo zein ongarri eman genion ez gogoratzea... Ikasteko bide onena egindako lan guzti-guztiak ahal den eta zorroten jasotzea da. Jaso eta ikasi.

    Jakoba Errekondok “Landareak lantzen” gida liburua aurkeztu digu.2018ko agenda bat baino gehiago da.Landareak zaintzeko garai bakoitzean zer lan egin behar den eta nola azaltzen digu gida liburu honetan Jakona Errekondok. Agendak aholku batzuk ematen ditu baina garrantzitsuena hutsuneak dira, bakoitzak bete beharrekoak, egiten dituen lanekin, dituen asmoekin, planoak, marrazkiak, aholkuak… denborarekin agenda hau bihurtuko da baratzezain baten liburu partikularra, ez da beste horrelakorik izango inguruan. Hori eginez ikasten dela kontatu digu.Irudimena sustatzeko, ez dute argazkirik jarri nahi izan. Antton Olariagaren marrazkien bidez nahi izan dute sustatu bakoitzak berea egitea.Euskal Herriko mapa klimatikoa ere gehitu dute, eta hor proposatzen dugu sei zonaldeko mapa geoklimatiko bat, ez baita berdin landare bat landatzea herri batean edo bestean. Ilargiari buruzko argitasunak ere gehitu dituzte , eta informazio gehiago ere bai, horien artean nabarmentzekoa, lehen aldiz bildu direla Euskal Herri osoan nekazaritza ekologikoan ari diren ekoizleen zerrenda.

    Liburua eskuratzeko: 943 371 545 denda@argia.eus www.argia.eus/denda

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek