ALBISTEAK

  • 07 Mai, 2017

    Bilbon, Bizikleta Eguna,12 Martxa Bizikletan.

    Bilbo hirirako bizikletaren erabileraren etorkizuna definitzeko garai erabakigarrian gaude, eta jai-giro aldarrikatzailean, zurekin batera, atzo, maitzaren 7an, Bizikleta Eguna ospatu genuen.

    Oso une garrantzitsuan gaude, izan ere, Bilboko udala hiriaren eredua eta higikortasuna hurrengo 20 urteetarako zehaztuko dituen planak prestatzen ari da (PGOU eta PMUS)

    Bilboko udalak bizikletaren erabileraren alde orain arte ezer gutxi egin izan du, eta momento honetan garai eta behar berrietara egokitzeko ez dute ganorazko hausnarketarik ezta analisirik egin.

    Biziz Bizi-ko lantaldea udalarekin harremanetan dago, taldearen ikuspuntua eta proposamenak helaraziz, beti ere hiri iraunkorragoa, egokiagoa eta atseginagoa lortzeko asmoz.

    Hori guzti hori defendatzeko ezinbestekoa ditugu zure ideiak, zure indarra eta zure laguntza; Bilboko hiritarrok hirian bizikletaz mugitzearen alde gaudela aldarrikatzeko.
    Hemen duzu Biziz-bizik udalean aurkeztu duen txostenari buruzko informazio gehiago: https://www.bizizbizi.org/es/2017/03/21/bilbaociclablebizizbizi-org/

    Bilbo ziklagarrirako proposamenak baita online jasotzen ditugu: https://www.bizizbizi.org/es/2017/04/27/la-malla-de-bilbao-ciclable/)

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek