ALBISTEAK

  • 02 Ots, 2017

    CEAR Euskadik “Kapitala vs. Bizitza” izeneko bideoa plazaratu du. Beste erakunde batzuekin batera egindako elkarlana da, Transnazionalen desjabetzearen aurrean asilo eskubidea aldarrikatzen duena .Bideoan hemengoak diren giza erakunde ezberdinetako 20 ema

    Bilbao, 2017-02-02. “Kapitala vs. Bizitza” lemapean, CEAR-Euskadik transnazionalen jardueraren ondoriozko desplazamendu behartuen errealitatea aztertzen duen bideo bat plazaratu berri du. Meatzaritzaren, petrolioaren arloko eta hidroelektrikaren arloko megaproiektuen inguruan ari gara, kapital euskalduna, espainiarra eta/edo europarra dutenak eta beraien negozioak inplementatzeko lurraldeetan sartzen direnak, bertako komunitateak gabetuz eta beraien bizimodu tradizionalak desagertuz. Zeintzuk dira ondorioak? Beraien etxe eta lurraldeetatik ihesi egin behar dute eta beraien bizimoduak desagertzen dira. https://www.youtube.com/watch?v=5PIR3qqOtxY

    Ez da kasualitatea bideoan zehar soilik emakumeak agertzea, transnazionalen gabetzeak beraien bizitza eta gorputzetan sortzen dituzten inpaktuak ikustaraztea du helburu. Beraien erresistentziak isilarazteko mota askotariko indarkeriak pairatzen dituzte: erailketak, desagerpenak, bortxaketak, etengabeko mehatxuak… Gainera, megaproiektu hauek komunitateetan sartzen direnean, emakumeak zaintza gauzatzeko berezkoak zituzten medioak galtzen dituzte, pribatizatu edo desagertu egiten direlako. Ondorioz, ekonomia informalean lan egiten dute, ez dute erabakiak hartzen diren esparruetan parte hartzen eta beraz, beraien interesak eta ezagutzak ez dira aintzat hartzen.

    Gaur eta hemen dauden emakume asko jazarpen mota hauetatik ihesean etorri dira. Hortaz, errefuxiatuak direla aldarrikatzen dugu eta ondorioz, asiloa eskatzeko eskubidea daukatela.

    Elkarlanean

    Bideoa “Desplazamendu behartuen kausak aztergai: Ikuspegi eta erronka berriak” proiektuaren barne egindako lana da. CEAR-Euskadik indarkeria hauek pairatzen dituzten pertsonen asilo eskubidea eta transnazionalen boterearen aurrean giza eskubideen aldeko marko juridiko lotesle bat bermatzea aldarrikatzen du. Horrez gain, kontsumitzaile gisa gizartean jokatzen dugun paperaren inguruan hausnartzeko deia luzatzen du eta harrera eta kulturen arteko elkarbizitzaren alde sortu den aktibismo soziala txalotzen du.

    Bideoa egindako lanaren fruituetariko bat da, ondoko manifestu honetan lantzen diren ideiak laburbiltzen dituena: https://www.cear-euskadi.org/eu/manifiesto-sobre-los-desplazamientos-forzados-como-consecuencia-de-la-inplementacion-de-megaproyectos/

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek