ALBISTEAK

  • 27 Urt, 2017

    PNV- ek ezetz borobila eman zion zabor organikoaren bilketa bultzatzeko ekimenari.

    Hondakin organikoen gaikako bilketa Basauriko auzo guztietara zabaltzea eta, egun, bilketa hori egin daiteken auzoetan, herritarren parte-hartzea sustatzeko, informazio eta sentiberatze kanpainak egitea ziren ekologistek aurkeztutako ekimenaren eskaerak.
    Proposamena errefusatua izan zen, pasa den ostegunean, udaletzeko batzar nagusian, PNV-ren 10 botoekin. Aldeko 5 boto izan zuen (Basauri Bai, BILDU eta PP) eta 4 abstentzio (PSE).

    “Agerian da- Sagarrak-Ekologistak Martxan taldearen ustetan- gai honekiko PNV-ren konpromezu eza. Azken urtean ez dute ezer egin eta, bilketa sistema Nebioi-Ibaizabaleko eskualdean eta Bizkaia osoan hedatzen den bitartean, gure herrian geldirik dago. Aldrebeseko erabaki horrek kontra egiten du teorian egin nahi dutenekin. Argi dago ez dutela, zabor organikoaren bilketa sustatzeko, berezko planik egiteko inolako asmorik.”
    Aipatu beharra dugu sozialisten nora ezean daramaten jokabidea. Ekologisten eta herritarren proposamena kontutan ez izateak daukaten kriterio eza isladatzen du. Abstenitzeak beste aldera begiratzea esan nahi du eta, beraz, ekimenari muzin egitea da.
    Eskerrak eman behar, nola ez, proposamenaren alde bere boto eman zuen oposizioari (Basauri Bai, BILDU eta PP-ari).

    Mugimendu ekologistak, administrazioaren laguntza izan ala ez, birziklaiaren alde eta ekimenaren proposatutako helburuak lortzearen alde lan egingo duela adierazi nahi du.
    Aurkeztutako ekimenak Basauriko ondorengo eragile sozialen babesa zuen: Ate Zabalik, Mujeres en la diversidad, Mujeres de aquí y de allá, Manuela Eguiguren, Basauriko Emakumeen taldea, Marienea Elkartea, AAVV. de Basozelai, “Guztiok bat” Pozokoetxeko auzo elkartea, San Migeleko auzo elkartea, “Bidebieta Bizirik” auzo elkartea, Euskarabila elkartea, Bolintxu AEKko irakasleak, Sociedad micológica y ciencias naturales de Basauri, Setem Hego Haizea, Ampa Bizkotxalde IGE, eta ESK, y CNT sindikatuena. Beste alde, 1.300 auzokidek ere, bere sinadurarekin, bat egin zuten eskaerarekin.

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek